Prestatzailea

Aitor Soloeta, Euskadiko arlo fiskalaren arduraduna Gómez-Acebo & Pombon.

 

Zuriñe Martinez Andueza, arlo fiskaleko aholkularia Gómez-Acebo & Pombon

 

Alaitz LandaluzeZientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatea zuzendaritza

 

Iñaki Ganzarain. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatearen koordinatzailea

 

Hemen hizlariei buruzko informazio guztia

Ikaskuntza-helburuak

  • Zerga kenkariak lortzeko eskubidea ahalbidetzen duten I+G eta berrikuntza teknologikoko jarduera berriak ezagutzea.
  • Pizgarri fiskal horren garrantzia ezagutzea, ikuspuntu kuantitatibo batetik, SZren likidazioaren kasu praktikoak azalduz, I+G eta berrikuntza teknologiko jarduera-mota bakoitzera egokituta.
  • Pizgarria aplikatzeko bete behar diren izapide formalei buruz eskema argia eta sinplea izatea.
  • Eta, azkenik, pizgarri horren aplikazio praktikoari buruz eztabaidatzea, zalantzak partekatzea, eta planteatutako gaiak ebazten saiatzea.

Ikaskuntzaren edukiak

Nork emana: Innobasquek eta Goméz-Acebo y Pomboren arlo fiskalak:

  • Kenkari fiskaleko eskubidea sortzen duten berrikuntza teknologikoen balizko kasuen analisia, balizko kasu berrietan fokua jarriz.
  • Kenkari fiskaleko eskubidea sortzen duten I+G kasuen analisia, balizko kasu berrietan fokua jarriz.
  • Kenkari fiskalen eta horien aplikazio-baldintzen azalpena, eta horien analisi praktikoa.
  • Pizgarri fiskala aplikatzeko beharrezko izapide formalen berrikuspena.
  • Galderak egiteko eta eztabaidatzeko txanda.
  • Networking-a I+G eta berrikuntza tekonolgikoaren arloan aholkularitzako zerbitzu fiskalean espezializatutako erakunde bazkideekin (Elkargi eta aholkularitzako enpresa bazkideak).
  • Ekitaldiaren amaiera eta kafea.

Nori zuzendua

  • Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren bazkideak diren enpresentzat soilik, baldin eta I+G eta/edo berrikuntza teknologiko jarduerak egiten badituzte edo horien aholkularitza lanak eskaintzen badituzte.
  • I+G eta berrikuntza teknologikoaren arloko zerga-kenkariei eta horiekin lotutako finantzaketa-aukerekin zerikusia duten azken berrikuntzei buruzko kezka duten enpresentzat.
  • Kenkari horiek beren enpresan aplikatu daitezkeen jakiteko beharra duten enpresentzat, eta, hala balitz, egin behar dituzten izapideak ezagutzeko beharra dutenentzat.

Partekatu albiste hau

Presentziala

aza. 28

09:30 - 13:30 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.

Programa osoa
PDF 714,51 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4 horas

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk