Prestatzailea

Jose Ignacio Llorente formador

José Ignacio Llorente. Operazioetako eta Antolamenduko aholkulari espezialista OPE Consultores-en.

25 urte baino gehiagoko eskarmentua du, Aholkularitzan zein Industrian modu orekatuan bildutakoa. Zuzendaritza Nagusiaren eta Eragiketen Aholkularitzan lana egina du 50 erakunde baino gehiagotan, nazioartean ere bai, hainbat sektoretan: automobilgintza, siderurgia, kimika, makina-erreminta, elikadura, etab. Bere lan eremuak hauek izan dira: Lean Management/Manufacturing, prozesuen hobekuntza, estrategiaren definizioa eta hedapena, plangintza, logistika (barnekoa eta kanpokoa), lidergoa, kostuen analisia…

Ikaskuntza-helburuak

· Absentismoak industria erakundeetan duen benetako eragina ulertzea.

· Enpresaren emaitzek absentismoaren ondorioak ahalik eta gutxien jasateko ezar daitezkeen estrategiak eta ekintzak aztertzea.

· Adierazleak aukeratzen ikastea, eta horrekin absentismoaren inpaktua emaitzetan nola neurtu zehaztea.

· Zentzu horretan lagungarri diren aplikazio errazeko tresna digitalak ezagutzea.

 

Ikaskuntzaren edukiak

1. Sarrera.

· Definizioa eta absentismo motak.

· Egungo egoera Euskadin eta industrian. Arrazoiak eta ondorioak.

· Arintzeko neurriak hartu aurretik, prebentzioaz hitz egin dezagun. Erakunde-kultura.

2. Diagnostikoa.

· Nola eragiten du benetan absentismoak?

o Datuen analisia.

o Botila-lepoen identifikazioa.

o Kostuen kalkulua.

· Iraupen laburreko eta luzeko aldi baterako ezintasuna (ABE): inpaktuen azterketa.

3. Hobekuntza.

· Absentismoaren eragina murrizteko abian jarri beharreko ekintzak:

o Antolaketa erresilientzia handituz.

o Prozesuen malgutasun operatiboa eta sendotasuna hobetuz.

o Absentismoaren murrizketa/ez handitzea kudeatuz.

· Berariazko hobekuntza-proiektua: proiektu estandar baten helburuak, inpaktuak eta faseak definitzea.

Oharra: Nahi duten enpresentzat, trebakuntza ondoren jarraipen pertsonalizatuko saio bat egiteko aukera eskainiko da.

Nori zuzendua

10 langile baino gehiagoko ETEentzat soilik, baldin eta honako hauetarako beharra edo interesa badute:

· Pertsonen konpromisoari eta absentismoak lehiakortasunean, berrikuntzan eta proiektu estrategikoetan duen eraginari buruzko ideiak sendotzea.

· Bere taldeen konpromisoa eta ongizatea bultzatzeko eta absentismoa modu jasangarrian murrizteko estrategiak garatzea edo berrikustea.

· Bere egungo ikuspegia beste begirada, tresna eta esperientzia batzuekin kontrastatzea, bere bidea baliozkotzeko edo doitzeko.

· Lantegiko gerentziak eta zuzendaritzak; eragiketa, ekoizpen, etengabeko hobekuntza eta logistikako arduradunak; pertsonen kudeaketaz eta lan-osasunaz arduratzen direnak; baita lantegiko tarteko arduradunak ere.

*Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presencial

ots. 26

09:30 - 13:30 CEST

Arima Hotela (Magnolia Gela). Miramon Pasealekua 162, Donostia, Gipuzkoa. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea.

Leku kopurua
30

Iraupena
4h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk