Prestatzailea
Idoia Iceta Hernández. Digitalentuko bazkide zuzendaria.
Industria Ingeniaria Nafarroako Unibertsitatean, emakume zuzendarientzako ESADEren PROMOCIONA programa eta IESE Business Schoolen Garapen Iraunkorra eta ESG (Environmental Social and Governance) executive programak ere burutu ditu. Ibilbide luzea du osagai tekniko eta teknologiko handiko enpresa eta proiektuen zuzendaritzan. DIGITALENTU eta ADI REVOLUTION enpresen sortzaileetako bat da, eta industria-enpresei laguntzen die beren negozio-ereduaren berrikuntzan eta digitalizazioan, berrikuntzan eta iraunkortasunean oinarritutako negozio berriak martxan jartzen. Honez gain, INDI Partners-en sortzaileetako bat da, oinarri teknologikoko enpresa-proiektuen aldeko apustua egiten duen inbertsio-ibilgailua, industria-sektorea iraultzen duena.
Ikaskuntza-helburuak
Barne-ekintzailetza prozesu bat zertan datzan, berau nola garatu eta lehiakortasunean duen garrantzia eta eragina ulertzeko ezagutzak ematea.
- Barne-ekintzailetzaren kontzeptua eta horren garapenak dakartzan faseak.
- Aukerak identifikatzea: nola identifikatu aukerak enpresaren barruan, tresna digitalak/adimen artifiziala (AA) erabiliz.
- Teknologia digitalak: barne-ekintzailetzako prozesuaren funtsezko etapetan, adimen artifizial sortzailea (AAS) erabiltzeko adibide praktikoak.
- Inspirazioa kasu errealekin: barne-ekintzailetzako prozesuak aurrera eraman dituzten enpresen adibide praktikoak eta benetako arrakasta-kasuak ezagutzea.
Ikaskuntzaren edukiak
- Barne-ekintzailetzako eta diagnostikoko prozesu baten funtsezko kontzeptuak.
Kontzeptua
-
- Zer da barne-ekintzailetza?
- Barne-ekintzailetza prozesu bati ekin dioten enpresen abiapuntuko egoera: beharraren adierazleak.
Etapak
-
- Sentzibilizazioa.
- Ideiak sortzea eta hautatzea.
- Baliozkotzea.
- Inplementazioa eta eskalatzea.
Berrikuntzaren finantzaketa
-
- Finantzaketa-beharrak zehaztea.
- Berrikuntzarako finantzazio-tresnak.
Diagnostikoa
-
- Hasierako egoeraren benetako diagnostikoa, barne-ekintzailetzako prozesu bati ekiteko.
- Teknologia digitalak aukeren zehaztapena bultzatzeko.
Aukerak hauteman
AASren tresnak, merkatuaren azterketarako eta aukerak detektatzeko.
Kasu erreala
AMIA analisiaren eta aukeren detekzioaren kasu erreala, AA eta eredu prediktiboak erabiliz.
- Kasu errealak
- Barne-ekintzailetza produktu edo zerbitzuak diseinatu eta merkaturatzeko proiektu errealetan giltzarri izan dela erakustea.
- Izaera ezberdineko barne-ekintzailetza prozesuak landu dituzten enpresa txiki eta ertainen proiektuak aurkeztuko dira.
Nori zuzendua
10 langile baino gehiagoko ETEentzat bakarrik.
- Merkataritza-arloa tresna praktiko eta erabilerrazekin indartzeko interesa duten enpresentzat.
- Zuzendaritzako, Marketineko eta Salmentetako arduradunentzat.
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
Presentziala
ira. 25
09:30 - 13:00 CEST
Arima Hotela (Magnolia Gela). Miramon Pasealekua 162, Donostia, Gipuzkoa. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea.
Leku kopurua 30
Iraupena 3,5 h
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia