Prestatzailea

Angélica López Sobrado. Adimen Lehiakorreko zerbitzuen koordinatzailea TECNALIA Research & Innovation-en
Industria Ingeniaria, Industria Antolaketako espezializazioarekin, Bilboko ETSIIn eta Proiektuen Kudeaketako graduondokoa. Zaintzako berariazko azterlanak egin ditu, joera teknologikoak zein merkatukoak aztertu ditu, IKT prozesuak definitu eta hedatu ditu eta prestakuntza eman du. UNE 166006:2011 I+G+Bren kudeaketa arauaren berrikuspen-taldeko kide da. Esperientzia du berrikuntza kudeatzeko eta sormena garatzeko ereduak, metodologiak eta tresnak garatzen.

Uxue Ibarrola. Agora Desarrollo Organizacional-eko zuzendaria
Antolakuntza eraldatzen eta lidergoa garatzen laguntzen du. 16 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresa publiko eta pribatuei laguntzen, osasuna, energia berriztagarriak eta banka bezalako sektoreetan, kultura-aldaketako prozesuak, taldeen lerrokatzea eta lidergo erresonantea bultzatuz. Zuzendaritza-mentoringean, gatazken kudeaketan eta sormen- eta berrikuntza-programen diseinuan aditua.

Oihana Blanco. Berrikuntza-politikan proiektu-arduraduna Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzian
Ekonomian lizentziaduna EHUn, Kanpo Merkataritzan eta Enpresen Nazioartekotzean masterra Bilboko Merkataritza Ganberan, eta master in Business Innovation Deusto Business School-en. Innobasquen hainbat arlotako proiektuen arduraduna izan da, hala nola I+G+B, ekonomia zirkularra eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiken nazioartekotzea. Duela 5 urtetik zaintza- eta prospektiba-proiektuen arduraduna da, eta arlo horretan trebatu da Manchesterreko Unibertsitatean.
Ikaskuntza-helburuak
- Etorkizunen pentsamendua zer den eta erakundeetan berrikuntzarako eta lehiakortasunerako duen garrantzia ulertzea.
- Megajoerak identifikatzeko eta haien jarraipena egiteko ezagutzak eskuratzea, eta erakundeen erabakietan txertatzea.
- Aurrez ezarritako onarpenak zalantzan jarri edo berriz planteatzea.
- Inguruan ditugun megajoera nagusiak ezagutzea eta nola eragiten diguten ulertzea.
Ikaskuntzaren edukiak
- Etorkizunen pentsamendua: zer da eta zeintzuk dira hauek erakunde batean ezartzeko gakoak.
- Megajoerak: zer diren, nola identifika daitezkeen eta euren bilakaera nola zaindu, norberaren erabakietan txertatzeko.
- Begirada propioa eta pertzepzioa zabaltzea seinaleak hautemateko, agertokiak sortzeko eta etorkizunari begira lan egiteko.
- Megajoera nagusien inguruko eztabaida: zeintzuk diren eta nola eragin diezaieketen erakundeei.
Nori zuzendua
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko bazkideentzat bakarrik:
- Gaurkoaz haratago ikusteko eta euren jardueran etorkizuneko ikuspegi bat txertatzeko kezka dutenak.
- Ingurunean gertatzen diren aldaketek eragiten dietela ulertu, eta beraz, gertatzen denari adi egon nahi dutenak.
- Megajoera horietan sakontzeko kezkarekin eta sektore edo jarduera ezberdinetan izan dezaketen eraginarekin, estrategia eta erabakietan pentsatzen dutenak.
- Barneratuta ditugun alborapenak gaindituz, ikuspegi global eta etorkizunekoa txertatu nahi dutenak.
*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.
Presencial
api. 22
09:00 - 14:00 CEST
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Leku kopurua 30
Iraupena 5h
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia




