Euskadin berrikuntza-prozesuak bizkortzen lagundu duten kasu praktikoak bilatzen ditugu, duela gutxi aplikatu direnak (azken 3-4 urteetan) eta sistemaren funtsezko palanketan eragiten dutenak: abiadura (berrikuntza-denborak murriztea), arintasuna (eragileen arteko konexio hobea) eta irismena (inpaktu eta eskalagarritasun handiagoa).
Kasu praktiko esanguratsuenek azaroan egingo den Global Innovation Day 2026an parte hartuko dute.
Deialdiak 4 kategoria ditu:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren (ZTBES) arintasuna emango dioten kasuak bilatzen ditugu, ikerketa zientifikoa ekoizpen- eta gizarte-sarearekin konektatzen dutenak, ezagutza transferitzeko prozesu eraginkorren bidez eta ZTBESlo azpisistemen arteko harremanak artikulatuz.
Erakunde batek bere lehiarako abantaila nola hobetu duen erakusten duten kasuak bilatzen ditugu, lurralde estrategiko berriak identifikatuz, arakatuz eta horietan kokatuz, hau da, gorabidean dauden merkatuetan, horien ondoko eremuetan, erronka sozialetan edo teknologia disruptiboetan.
Adimen artifiziala zeharkako teknologia gisa baliatzen duten kasuak, berrikuntza-prozesuen abiadura eta irismena areagotzeko, aplikazio-sektorea edozein dela ere.
Sektore publikoko erakundeek berrikuntza sistemaren bultzatzaile eta dina mizatzaile gisa jardun duten kasuak bilatzen ditugu, eskariaren aldeko tres nen bidez haien arintasuna, segurtasuna edo eraginkortasuna hobetzeko.
Nanoteknologia eta sentsorika aurreratua aplikatzen ditu, ura edangarri bihurtzeko planten eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko. Teknologia horri esker, mintzak zikinduko direla aurreratu daiteke eta energia-kontsumoa murriztu, baliabide hidrikoen kudeaketa arduratsuagoa eginez.
Fabrikazio-eredu malgu, konektatu eta adimentsu bat ezartzea Gestampen edozein produktu mota fabrikatzeko gaitasuna duten diziplina anitzeko eta generikoko instalazioekin, edozein dela ere produktu horren geometria, azpi-osagai kopurua edo lotura-teknologiak.
Doitasunezko farmako bat, gaixotasuna tratatzeko ezagutza biomediko aurreratuenean oinarritua. Bere ikuspegiak biologia molekularra, biomarkatzaileen bidezko diagnostikoa eta tumore-mikroingurunean jarduteko terapia konbinatzen ditu, pankreako, biriketako edo kolon metastasikoko minbizien aurrean itxaropen berri bat emanez.
Ezagutza zientifikoa eta teknologikoa konbinatzen ditu, ingurune komunitarioetatik suizidioa prebenitzeko. Ikastaro interaktibo hau, online eta doakoa, arriskuan dauden pertsonak detektatzen eta laguntzen trebatzen ditu profesionalak eta herritarrak, eta Europako Batzordeak osasun mentaleko “Promising Practice” gisa aitortu du, gizartean duen eraginagatik eta nazioarteko transferigarritasunagatik.
Materialen zientziak hidrogenoa ekoizteko eta garraiatzeko mintz erreaktore berritzaileak diseinatzeko aukera ematen du, karbono gutxiko ekonomiarako trantsizioa bultzatuz.
© 2024 Innobasque




