ADIMEN INVESTIGACIÓN: Marketineko ikerketari aplikatutako sentsorika eta errealitate birtuala
Merkatuen ikerketari aplikatutako ingurune birtualen plataforma aitzindari bat garatu du, sentsorika aurreratua, analisi biometrikoa eta adimen artifiziala integratzen dituena, kontsumitzailearen portaera sakon ulertzeko. Berrikuntza horri esker, salmenta puntu errealetako proba fisikoen ordez, supermerkatu, farmazia edo espazio komertzialak erreplikatzen dituzten “biki digitalak” erabil daitezke, zehazki erregistratuz ibilbideak, begiradaren finkapena, produktuekiko interakzioa eta erosteko azken erabakiak.
Adimen merkatuak ikertzen dituen enpresa bat da, eta sektore eta industria ugari hartzen dituzten merkatu-azterketak egiten ditu, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan.




