GASTRONOMIA SOLIDARIA: Ekonomia Zirkularraren Berrikuntza Aplikatua Euskadiko Lanbide Heziketan

TKNIKAko Biozientzien eta Iraunkortasunaren alorretik bultzatutako diziplinarteko lankidetza-ekimena. Enpresa pribatuekin batera, COVID-19aren krisian baliabiderik ez duten familiei menuak eskaintzea ahalbidetu du, elikadura eta ekonomia zirkularreko berrikuntza-proiektuetan garatuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa, Tknika, ikerketa eta berrikuntza aplikatuaz eta I+G+b proiektuen emaitzak EAEn lanbide-heziketa ematen duten ikastetxeetara transferitzeaz arduratzen den organo teknikoa da.

Partekatu kasu praktiko hau