INNOBASQUE, 2026ko otsailaren 16a. Hainbat hamarkadatan, globalizazioaren logikari jarraituz hartu dira enpresen kokapenari, inbertsioei eta hedapenari loturiko erabakiak, baina azken urteotan, potentzien arteko tirabirak, gatazka armatu iraunkorrak eta erregulazio-hesi berriak direla medio, ziurgabetasun-egoera da nagusi. Arrisku geopolitikoak dira enpresa eta entitateen kezka nagusiak. Hala, ‘Innobasque Joerak’ buletinaren otsaileko zenbakian egoera hori da aztergai nagusia: zer egin behar duten enpresa horiei balizko egoerei aurre hartzeko eta dinamika global aldakorren aurrean arin eta bizkor erantzuteko.

Esade Do Better eta Boston Consulting Group aholkularitzek eginiko analisiak laburtzen dira Berrikuntzaren Euskal Agentziak argitaratutako ‘newsletter’-ean. Biak bat datoz premisa honetan: beharrezkoa da «gihar geopolitikoa» garatzea; «izan ere, ez gaude arrisku-fase batean soilik, negozio-ingurunearen egiturazko eraldaketa baten aurrean baizik». «Mundua multipolaritate ekonomiko eta politiko baterantz doa, eta egoeraren konplexutasunak gainditu egiten ditu nazioarteko hedapen eredu tradizionalak. Hori dela eta, bestelako gaitasun berriak behar dira», bi aholkularitza horiek ohartarazi dutenez.

Hilabete honetako bigarren erreportajean, Science eta Nature agerkarien analisiak laburbiltzen dira buletinean. Donald Trump agintera itzuli denetik urtebete besterik bete ez den honetan, AEBetako zientzia eta ikerkuntza ekosistema ahultzen ari dela ohartarazi dute bi agerkariek. Ahultze horren adierazle, finantzaketan eta kontratazioetan murrizketak egin direla eta milaka proiektu bertan behera utzi direla jakinarazi dute.  

 Azkenik, hilabete honetako buletinaren azken albistea are deigarriagoa da, aurreko biak aintzat hartuta: 2025ean, Neur IPS konferentzian –Adimen Artifizialaren esparruko hitzordu nagusietako bat– aurkeztu ziren 5.000 lanetatik 141 proiektutan AEBetako eta Txinako adituek lankidetzan jardun zuten. Eman dezake bi herrialdeen arteko lankidetza sektore horretan apala dela, baina egonkorra da, eta, batez ere, oso esanguratsua bi gobernuen arteko tirabira politikoak gora egiten ari direla aintzat hartuta.

OTSAILAKO JOERAK IKUSI

Partekatu albiste hau

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.