• FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza-programa Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, antolatzen du, Deustoko Unibertsitatearekin, EHUrekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean
  • Programa ixteko torneo bat egingo da otsailaren 28an, larunbata, aldi berean Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen
  • FIRST LEGO League Euskadi ekimenean modu aktiboan parte hartzen duten eragile guztien helburua 6 eta 16 urte arteko euskal ikasleen artean STEAM Hezkuntzarekiko interesa sustatzea da (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika, ingeleseko sigletan)

INNOBASQUE, 2026eko otsailaren 9a. Guztira 43 euskal entitate batu dira aurten FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza-programaren 17. edizioa babesteko eta horren bidez 6 eta 16 urte arteko ikasleen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzeko. Entitate horien artean enpresak, unibertsitateak, teknologia-zentroak, museoak eta erakundeak daude. Euskal gazteen artean STEAM bokazioak sustatzeko eta zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizteko eragile publiko eta pribatuek elkarrekin egiten duten lanaren erakusle da aurtengo edizioa ere.

Aurtengo entitate laguntzaileen artean, zazpik formakuntza-programaren bisitak gidatu dituzte. Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatzen du

programa aitzindari hori, eta zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten bisita eta hezkuntza-esperientziak antolatzen ditu, horien bidez ikasleei denboraldi bakoitzeko erronka zientifiko eta teknologikoarekin lotura duten edukiak irakasteko. Aurtengo edizioan erronka “UNEARTHED” da: lurpetik azalera. Helburua da partaideak iragana esploratzera bultzatzea, etorkizuna deskubritzeko, arkeologia eta STEM tresnak eta trebeziak ardatz harturik. Programa horren baitan, ikasleek hainbat bisita inspiragarri egin dituzte Euskal Herriko museo eta aztarnategi arkeologikoetara. Honako hauek izan dira gidari bisita horietan: Aranzadi Zientzia Elkartea, BizkaiKOA (Bizkaiko Arkeologia Museoa eta Santimamiñe), Ekainberri, BIBAT Gasteizko Arkeologia Museoa, Bilboko Berreginen Museoa eta Iruña-Veleiako Erromatar Aztarnategia. Ekimenean lankide izan diren beste 36 entitateek torneoaren antolakuntzan lagundu dute. Torneo hori izango da programaren ginga.

FIRST LEGO League Euskadi

STEAM Hezkuntzako erreferentziazko proiektuetako bat bihurtu da FIRST LEGO League Euskadi. Aurten, torneoaren finala otsailaren 28an izango da, larunbatez, hiru euskal hiriburuetan (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) eta Arrasaten aldi berean, eta guztira 68 ikastetxetako 3.400 ikaslek hartuko dute parte 205 lantaldetan banaturik, beren berrikuntza-proiektuak eta robot jokoak defendatuz. Partaidetza inoizko handiena izan da aurten. Urtez urte, gainera, Espainia osoan talde gehien biltzen duen torneoa da FLL Euskadi.

2026ko honetan, gainera, FLL Euskadi torneoak inoiz baino egoitza gehiago izango ditu, bost guztira –aurreko ekitaldietan baino bat gehiago–, hiru euskal unibertsitateetako campusetan banatuta.

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia da zientzia eta teknologiari loturiko ekitaldi honen antolatzailea, eta zeregin horretan lankide ditu Deustoko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta EHU. Beste behin, babesle dira lurraldeko erakunde nagusiak ere, hiru foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila eta Hezkuntza Saila.

Administrazio publikoez gain, aurten teknologia-zentro, elkarte eta enpresa asko batu dira ekimena babesteko, 43 guztira. Horien artean daude honako hauek: Ikerlan, Lortek, Alzola, Ausolan, Batz, BBK, Cikautxo, Danobatgroup, DoPlay, Drone by Drone Erreka, Fagor, Vital Fundazioa, Iberdrola, Krean, Laboral Kutxa, Lana, LKS Next, Maier, Mondragon Korporazioa, Multiverse Computing, Ondoan, Orbik, Salto Systems eta Ulma, baita zenbat entitate kultural ere, hala nola Aranzadi Zientzia Elkartea, BizkaiKOA, Ekainberri, Vital Fundazioa, Bizkaiko Arkeologia Museoa, Arabako Arkeologia Museoa eta Bilboko Berreginen Museoa.

FIRST LEGO League Euskadi 2025-2026 programaren laguntzaileak:

Antolatzaileak:

  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
  • Deustoko Unibertsitatea
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

Erakundeak:

  • Arrasateko Udala
  • Bilbao Ekintza
  • Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Saila
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
  • Arabako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Donostia Sustapena

Ikerketa eta teknologia-garapenerako zentroak:

  • Ikerlan
  • Lortek

Enpresak:

  • Alzola
  • Ausolan
  • Batz
  • BBK
  • Cikautxo
  • Danobatgroup
  • Doplay
  • Drone by Drone
  • Erreka
  • Fagor
  • Iberdrola
  • Krean
  • Laboral Kutxa
  • Lana
  • LKS Next
  • Maier
  • Mondragon Korporazioa
  • Multiverse Computing
  • Ondoan
  • Orbik
  • Salto Systems
  • Ulma

Beste entitate batzuk:

  • Aranzadi Zientzia Elkartea
  • BizkaiKOA
  • Ekainberri
  • Vital Fundazioa
  • Bizkaiko Arkeologia Museoa
  • Arabako Arkeologia Museoa
  • Bilboko Berreginen Museoa

Partekatu albiste hau

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.