Ezkerretik eskuinera: Sofía Posada, CRE100DO Fundazioko TRAS100DE Programako zuzendaria; Rafael Vaquero, CRE100DO Fundazioko zuzendari nagusia; Leire Bilbao, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; Carlos Mira, CRE100DO Fundazioko presidentea, eta Gotzon Bernaola, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia
- “Middlemarket” edo tarteko merkaturantz hazten laguntzeko zer estrategia eta tresna dauden jakingo dute enpresa partaideek lehen eskutik, berrikuntzan, nazioartekotze arloan eta antolakundeen eraldaketan erreferentziazkoak diren konpainia handietako CEOak gidari direla
- Edizio honetan, Euskadiko 22 konpainiak, Nafarroako hiruk, Kantabriako hiruk eta Errioxako batek hartuko dute parte; hazteko duten ahalmenaren eta berrikuntzarekin duten konpromisoaren arabera hautatuak izan dira
- CRE100DO Fundazioak bultzatutako programak ahalmen handiko ETE-ei laguntzen die tarteko merkaturako bidea egiten; Euskadin, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak laguntzen du programa hori garatzen
INNOBASQUE, 2026ko otsailaren 26a. “Enpresa-ehunaren egiazko behar bati erantzuten dio programak: ETE-en jauzi kualitatiboan bidelagun izateko beharrari. Hazkundea ez da helburu soil bat; herrialdearen etorkizunarekin konpartitutako ardura bat ere bada. Gainera, urtean 20 eta 50 milioi fakturatzen dituzten enpresak etorkizuneko “middlemarket” edo tarteko merkatua dira, biharko ETEak, modu estrategikoan lagunduz gero, haien inpaktua biderkatzeko gai diren konpainiak”. Rafael Vaquerok, CRE100DO Fundazioko zuzendari nagusiak, TRAS100DE programa inauguratu du gaur goizean. Sei astez 29 ETEetako zuzendariei lagunduko die hazkunde, berrikuntza eta nazioartekotze prozesuetan.
CRE100DO Fundazioaren ekimenak Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntza du, eta 20 eta 50 milioi euro arteko fakturazioa duten enpresei zuzenduta dago, “middlemarket” edo tarteko merkatua esaten zaion horretarantz aurrerapausoak ematen laguntzeko. Konpainietako goi zuzendariek emandako saio estrategikoak eta enpresa liderren esperientzia errealak uztartzen ditu programak, parte hartzen duten ETE-en eraldaketa eta hazkunde egituratua azkartzeko helburuarekin.
Programaren bigarren edizioan, Innobasquek Zamudioko Parke Teknologikoan duen egoitzan, besteak beste, konpainia hauetako zuzendariek emango dute beren ibilbide, hazkunde eta esperientziaren berri: Alcorta, Arteche, Bankinter, BTI, Cantabria Labs, Cesce, COFIDES, Congelados de Navarra, Contenur, CRE100DO, Elkargi, Apex Taldea, Inzu Taldea, ICEX, ICO, Interal, Multiverse Computing, Orbea, Salto Systems, Simon eta Top Cable. “Middlemarket”-aren bihotzetik eta haren babes-ekosistematik beren enpresa-hazkundearen ikuspegi estrategikoa eta praktikoa emango dute goi kargu horiek.
Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Leire Bilbaoren ustez, “enpresa-hazkunde iraunkorra lortuko bada, beharrezkoa da konpainien estrategian berrikuntza txertatzea. TRAS100DE bezalako programek jauzi kualitatibo hori ematen laguntzen diete enpresa txiki eta ertainei, eta exijentzia gero eta handiagoko inguruneetan lehiatzeko gaitasunak sendotzen dituzte. Innobasquek prozesu horretan enpresen bidelagun izateko apustua egin du, sendotzen jarrai dezaten, beti ere lankidetza eta berrikuntza-ekosistema oinarrian direla”.
Hazi nahi duten 29 ETE
Edizio honetan, 29 konpainiak hartuko dute parte (Euskadiko 22, Nafarroako hiru, Kantabriako hiru eta Errioxako bat). Hazteko duten ahalmenaren eta berrikuntzarekin duten konpromisoaren arabera hautatuak izan dira enpresa horiek guztiak. Sei saio sakonetan, zuzendariek funtsezko hainbat alderdi jorratuko dituzte: nazioartekotzea, berrikuntza iraunkorra eta enpresen eraldaketa, besteak beste, pareen arteko ikasketarako lagungarri den lankidetza-ingurune batean.
Zehazki, ETE hauek izango dira partaide ekimenean: Biotechnology Institute (Gasteiz, Araba), CH Group (Donostia, Gipuzkoa), Kantabriako Consulting Informático (CIC) (Santander, Kantabria), Erhardt Logistics (Bilbo, Bizkaia), Forging Steel Products (Amorebieta-Etxano, Bizkaia), Gaindu (Elgoibar, Gipuzkoa), Geiser Pharma (Aranguren, Nafarroa), Gobesa (Zamudio, Bizkaia), Grupo Osga (Logroño, Errioxa), Guiar Group (Galdakao, Bizkaia), Harivenasa (Etxarren, Nafarroa), Illargui (Urretxu, Gipuzkoa), Industrias Juno (Erandio, Bizkaia), Inser Robótica (Mungia, Bizkaia), Krean (Arrasate, Gipuzkoa), Liverco (Buñuel, Nafarroa), Lks Next (Arrasate, Gipuzkoa), Maderas García Varona (Piélagos, Kantabria), Mugafil (Gasteiz, Araba), Multiverse Computing (Donostia, Gipuzkoa), Muriel Wines (Eltziego, Araba), Pasaban (Tolosa, Gipuzkoa), Plastibor (Amorebieta-Etxano, Bizkaia), Satlantis Microsats (Leioa, Bizkaia), Sedical (Sondika, Bizkaia), Talleres Oran (Santander, Kantabria), Ulma Embedded Solutions (Oñati, Gipuzkoa), Ulma Mantentze Zerbitzuak (Oñati, Gipuzkoa) eta Urkabe Benetan&Ameztoi (Errenteria, Gipuzkoa).
Cre100DO Fundazioari buruz
CRE100DO Fundazioak honako erakunde fundatzaile hauen babesa du: Bankinter Berrikuntza Fundazioa, ICEX-España Exportación e Inversiones eta Círculo de Empresarios. Eta erakunde elkartu eta babesle hauekin: PwC, Telefónica, ICO Fundazioa, Cesce eta COFIDES. Fundazioaren helburua da “middle market” delakoaren enpresen hazkundea, lehiakortasuna eta eraldaketa bultzatzea, enpresa txiki eta ertainen (ETE) eta korporazio handien arteko zubia irudikatuz. 2014an sortu zenetik, CRE100DOk bere sektoreetan erreferente diren 100 enpresa baino gehiagoko komunitatea eraiki du.
Innobasqueri buruz
2007an sortua, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque, interes publikoko eta irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da. Agentzia osatzen duten 910 entitate bazkideekin batera, Euskadiko Eraldaketa prozesua bultzatzea, dinamizatzea eta monitorizatzea da Innobasqueren xedea eta egitekoa, esparru guztietan gizarte berritzaile baterantz bidea egiteko. Innobasquek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko kide den aldetik, gai horiei loturiko euskal politikak ebaluatzen ditu, eta orobat, Euskadiko I+G+b arloaren nazioartekotzea Europan zenbatekoa den eta horrek zer inpaktu duen neurtzen du. Horrez gain, berritzen laguntzen die ETE-ei, erakunde bazkideen esperimentazioaren eskutik sortutako ekintzen bidez.




