THE SANTPERENCS (Bartzelona) lehiaketako ekiporik osoena izan da, hau da puntuazio handiena lortu duena lau kategoria nagusietan, haietako bakoitzak balio bera duelarik: proiektu teknikoa, proiektu zientifikoa, lehiaketa robotikoa eta ekipo-lana.


Prentsa oharra deskargatu

Prentsa oharra (PDF, 70 Kb)

FLL ESPAINIA-N SARITUTAKO EKIPOAK


FLL Espainia-ren erabateko irabazlea

THE SANTPERENCS (BARTZELONA)
Lehiaketako ekiporik osoena izan da, hau da puntuazio handiena lortu duena lau kategoria nagusietan, haietako bakoitzak balio bera duelarik: proiektu teknikoa, proiektu zientifikoa, lehiaketa robotikoa eta ekipo-lana.

SARI NAGUSIAK

Proiektu zientifikoa  OVERCLOCK AXULAR. AXULAR LIZEOA (DONOSTIA)
Ekipo honek frogatu du bere osakideak kritikoak direla ikerkuntzan, ideia eta soluzio aplikagarrien ekarpena eginez mundu errealari lan agortzaile bati esker.

Proiektu teknikoa LA VALL PIM PAM (BARTZELONA)
Bere berrikuntza eta sormenarengatik robotaren diseinuan eta programazioan harridura sortu duen ekipoa da.

Mahai robotikoko txapelduna CUPIANA (MALAGA)
Sari hau lehiaketa-mahaian estrategia, diseinua eta robotaren programazioari esker puntu gehien lortu dituen ekipoarentzat da.

Ekipo-lana LAUROBANG. LAURO IKASTOLA (LOIU, BIZKAIA)
Konfiantza, energia eta trebetasun handiak problemak ebazteko eta talde-dinamika sendoa erakutsi dituzte.

BESTE SARI BATZUK

FLL-Core Values  Espiritua. SAPIENTES (MADRID)
Ekipo honek FLL balioen erakustaldia eman du: ekipo-lana, joko garbia, esperientziak besteekin partekatu, profesionaltasuna, aurkitzea irabaztea baino garrantzitsuagoa da eta jostaketa!

Promesa gazteak ARGONAUTES (BARTZELONA)
Epai-mahaiak kontsideratzen du ekipo honek etorkizuneko erronketan proiektu handiak burutuko dituela.

Denentzako diseinua. JEROLEGO (ASTURIAS)
Parte-hartzaile hauek diseinuaren printzipio unibertsalak txertatu dituzte soluzio praktiko eta edozein adinetara egokitutakoen bidez, edozein eragozpen gaindituz, ingurunearekiko eta pertsonenganako errespetua  sustatuz.

Entrenatzaile hoberena. EDORTA ARANA,. PROTOTYPE. LEINTZ GATZAGA (GIPUZKOA)
Teknologiarekin harremanetan sartzearen grina eta onurak haurrei helarazten jakin duen helduaren saiamenarentzat da sari hau.

Partekatu albiste hau

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.