• Berrikuntzaren Euskal Agentziak nahi du dibulgazio-tresna hau enpresentzat lagungarria izatea beren estrategietan prospekzioa sartzeko.
  • Atal hau Innobasqueren webgunean bertan irakurri ahal izango da eta Agentziari atxikitako erakundeetako adituek sinatutako artikuluak bilduko ditu hilero.
  • https://tendencias.innobasque.eus/eu/

INNOBASQUE, 2022ko apirilak 29. Berrikuntzaren Euskal Agentziak are eta zeregin handiagoa izango du hemendik aurrera Euskadirentzako aukerak eta mehatxuak detektatzen, ‘Innobasque Joerak’ sortu baitu; bere webguneko atal honetan hilero aztertuko dira euskal berrikuntzaren etorkizuna markatuko duten korronte teknologikoak, zientifikoak eta sozialak. Dibulgaziorako tresna berri honek, gertatzen ari diren aldaketen ikuspegi argia eskainiko dio gizarteari.    

Joera desberdinak aztertzen dira Agentzia bertako aditu taldeak egindako artikuluetan, eta gai bakoitzari buruzko ikuspegia eskaintzen duten erakunde atxikietako tribunak ere baditu.

Lehenengo zenbakia apirilekoa da eta Jon Azua e-novatinga Lab enpresako presidenteak gizarte eta gizabanako legez megajoera behagarrien aurrean izan beharreko kokapenari buruz hausnartzen du; Diego Herrerok, Tubacexeko berrikuntza arloko zuzendariak, EBk subiranotasun teknologikoa lortzeko duen gaitasuna azaldu du; eta Agustín J. Sáenzek, Teknaliako estrategia, teknologia eta merkatu arloko zuzendariak, teknologia estrategikoak aztertu ditu, William Gibsonen hausnarketa interesgarri bat oinarri hartuta: ‘Etorkizuna hemen da, baina ez dago berdin banatuta’. Zenbaki hau ixteko, gaitasun mentalaren manipulazioari buruzko artikulu bat dugu.

189c6a173f27378a62494de3bb885c91

Partekatu albiste hau

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.