• Urteroko hitzorduak Agentzia osatzen duten entitate bazkideetako ordezkariak bilduko ditu Gasteizko Ondare eraikinean. Gaur egun 900 baino gehiago dira bazkideak: enpresak, erakundeak, zientzia eta teknologia esparruetako eragileak eta hezkuntza eta gizarte arlokoak 
  • Urteroko hitzorduan, 2026-2030 Plan Estrategikoaren helburuak eta jarduera-lerroak aurkeztuko dira. Hain zuzen, bide-orri horrek gidatuko du Agentziaren jarduera datozen urteetan, eta Agentziak euskal berrikuntzaren ekosisteman duen zeregina eta inpaktua sendotuko ditu 
  • Enpresen hazkunderako berrikuntza hizpide hartuta, Imanol Rego Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea, eta Carlos Mira, CRE100DO Fundazioko presidentea eta HALO Space enpresako CEOa, solasaldi batean arituko dira elkarrekin. Espazio hurbilean bidaiariekin hegaldi komertzialak eta defentsa eta segurtasunerako sistemak eskainiko dituen plataforma da HALO Space 
  • Jardunaldiari amaiera emateko, Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, eta Jesús Valero, Tecnaliako zuzendaria eta EARTOko (Ikerkuntza eta Teknologia Antolakundeen Europako Elkartea) presidentea arituko dira beste solasaldi batean, Europar Batasuneko etorkizuneko FP10 programak Euskadirako zabalduko dituen aukerak eta erronkak aztergai direla 
  • TRAS100DE programan parte hartu duten euskal enpresetako hainbat zuzendari nagusi eta enpresaburu mahai-inguru batean elkartuko dira, programan izandako esperientzia eta ikasitakoa konpartitzeko. Berrikuntza da enpresen hazkunderako programa horren ardatz estrategikoetako bat. Euskadin, CRE100DO Fundazioak sustatzen du, Innobasquerekin elkarlanean 

Innobasqueren 2026ko Batzar Nagusia 

Eguna: 2026ko ekainaren 3a 

Ordua: 9:30etik 11:30era 

 (Prentsako akreditazioak): 09:00 

Lekua: Ondare eraikina. Biosfera Ibilbidea, 6, Gasteiz, Araba 

INNOBASQUE, 2026ko ekainaren 2a. Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, bihar egingo du entitate bazkideen Batzar Nagusia Gasteizko Ondare eraikinean. Bertan elkartuko dira Agentziaren oinarria osatzen entitate bazkideetako ordezkariak. Euskadin berrikuntzari bultzada emateko konpromisoa duten 900 entitate baino gehiago dira gaur egun Innobasqueko bazkide: enpresak, erakundeak, zientzia eta teknologia arloko eragileak, eta hezkuntza eta gizarte arlokoak. 

Batzar Nagusi horretan, 2026-2030 Plan Estrategikoaren helburuak eta jarduera-lerroak aurkeztuko dira. Hain zuzen, bide-orri berri horrek gidatuko du Agentziaren jarduera datozen urteetan, eta Agentziak euskal berrikuntzaren ekosisteman duen zeregina eta inpaktua sendotuko ditu. 

Alderdi instituzionalaren ondoren, analisi, gogoeta eta eztabaidarako bloke bat zabalduko da, berrikuntzari eta enpresa-hazkundeari loturiko hainbat esperientzia eta ikuspegi aztertzeko eta horietan sakontzeko. Imanol Rego Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentearen eta Carlos Mira CRE100DO Fundazioko presidentearen eta HALO Space enpresako CEOaren arteko solasaldian, berrikuntzak eraldaketarako, hazkunderako eta entitateen erresilentziarako palanka gisa nola jokatzen duen aztertuko dute. HALO Space plataformak espazio hurbilean hegaldi komertzial gidatuak eta defentsa eta segurtasuneko sistemak garatu eta eskainiko ditu. 

Jardunaldiari jarraipena emateko, CRE100DO Fundazioak enpresen hazkunderako sustatzen duen TRAS100DE programari loturiko mahai-inguru bat izango da. Ekimen horretan parte hartu duten euskal enpresetako zenbait zuzendari nagusi eta enpresaburu elkartuko dira saio horretan, esperientzia nolakoa izan den eta zer ikasi duten azaltzen. Euskadin egin da programaren bigarren edizioa, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia lankide dela. Hain zuzen, berrikuntza da programaren ardatz estrategikoetako bat.  

Enpresa eta ordezkari hauek izango dira partaide mahaian: Eduardo Anitua (BTI Biotechnology Institute), Iosune Astobiza (Nor Steel eta Forging Steel Products), Iñigo Beraza (Gobesa), Jon Fernández (Orbea Fundazioa) eta Juncal de Lucas (Salto Systems). 

Batzarrari amaiera emateko, Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia eta Jesús Valero, Tecnaliako zuzendaria, EARTOko (Ikerkuntza eta Teknologia Antolakundeen Europako Elkartea) presidentea eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteordea ariko dira solasean, Europar Batasunaren etorkizuneko 10. Esparru Programari (FP10) buruz, eta programa horrek Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sistemari zabalduko dizkion aukera eta erronkei buruz. 

EGITARAUA 

09.30Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideen Batzar Nagusia  
10:15Imanol Rego Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentearen eta Carlos Mira CRE100DO Fundazioko presidentearen eta HALO Space enpresako CEOaren arteko solasaldia  
TRAS100DE mahaia: enpresen hazkunderako programa horren bigarren edizioan parte hartu duten entitate bazkideek ekimenaren nondik norakoak azalduko dituzte. Berrikuntza da programaren ardatz estrategikoetako bat  
Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Instituteko presidentea eta zuzendari zientifikoa
Iosune Astobiza, Nor Steel eta Forging Steel Products enpresetako zuzendari nagusia
Iñigo Beraza, Gobesa enpresako CEOa Jon Fernández, Orbea Fundazioko presidentea
Juncal de Lucas, Salto Systems enpresan Pertsonak eta Kultura saileko zuzendaria  
11:15Europar Batasunaren 10. Esparru Programa (FP10)
Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia eta Jesús Valero, Tecnaliako zuzendari nagusia, EARTOko (Ikerkuntza eta Teknologia Antolakundeen Europako Elkartea) presidentea eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteordea solasean ariko dira Horizonte Europa programaren lekua hartuko duen etorkizuneko esparru-programari buruz
11:30Batzarraren itxiera  

Partekatu albiste hau

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.