Txostenak hartzen duen denboraldian egindako edo abian jarritako ekintza nagusien ikuspegi berezia, 2010-2011 ekintza Ildo estrategikoekin lotuz.

informe

Emaitzetako batzuk, beren inplikazio eta
ekarpenagatik garrantzitsuagoak izan daitezkenak:

  • Eratuta Kudeaketa-unitateetako Batzorde
    Eragileak. Abian jarri
    dira 2010-2011 denboraldirako kudeaketa-prozesuak.
  • Erakundezko 9 planen dinamikak gidatu
    ditugu itun publiko-pribatua indartzeko estrategiaren ildotik Euskadin
    eraldaketa bultzatzeko funtsezkoak diren eremuetan (Lehiakortasuna, Zientzia
    eta Teknologia, Etxebizitza, Hezkuntza, Gizarte Berrikuntza, Gazteak…).
  • Eratuta BAI+5 Iraunkortasuna Dinamizatzeko
    Partzuergoa, SPRI – EVE – IHOBE eta Innobasquek zehazturiko 7 Komunitateak
    abian jartzeko, Ingurumenaren (Aclima) eta Mugikortasun eta Logistikaren
    Clusterraren parte-hartzea aktibatuz (173 erakunde ordezkatzen dituzte, 7.369
    pertsona enplegatzen dituzte eta horien BPG %18koa da).
  • Euskadin Laugarren Sektoreari buruzko
    Bideragarritasun Azterketa abiarazi da. “Piramidearen Oinarriari” buruzko nazioarteko
    lankidetza-proiektua hasi eta garatu da.
  • Innobasque aukeratua Ekintzailetzaren
    Zuzeneko Euskarri izango den Nazioarteko Aditu Taldean sartzeko.
  • ZTBES/RVCTI-ko eragileen parte-hartzea hazi
    egin da Europako programetan. “Europako I+G+b Proiektuak Prestatzeko Sarrera”
    ikastaroaren arrakasta; euskal enpresen parte-hartzea areagotzera bideratua
    zegoen.
  • Ia 2.000 pertsonak Berritzaileen Euskal
    Komunitatean parte hartzen dute.
  • Komunikazio tresna berriak (Basque
    Innopolis eta Innobasqueren Astearteak).
  • Diplomazia Berritzailea ekimena abian
    jartzea.
  • Innobasqueren eta bere bazkideen eragin
    publikoaren balioa %62 gehitzea. 2010eko lehenengo sei
    hilabeteetarako metaturiko balioa 3.188.238 eurokoa da
    (publizitate-baliokidetzaren arabera).

 

Txostena irakurtzeko, klikatu hemen

Partekatu albiste hau

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.