Bilera-buru Xabier de Maidagan izan zen, Innobasqueko Nazioartekotze-zuzendaria, eta halaber bertan izan ziren Maria Agirre, BioBasque Agentziako zuzendaria, eta Carmen Garaizar, Bioef-Ikerketa Biosanitarioen Euskal Institutuko zuzendaria.

manchetser


Joan zen astelehenean, azaroak 17, Manchester hiriko ordezkariak etorri
ziren bisitan Innobasquera, toki-garapenerako ekintza berritzaileak zertzeko
jardunbide egokiak trukatzeko helburuarekin eta gero eta garrantzi handiagoa
duten sektoreak bultzatzeko, adibidez, biozientziak.

Bilera-buru izan zen Xabier de Maidagan, Innobasqueko
Nazioartekotze-zuzendaria
, eta halaber bertan izan ziren Maria Agirre, BioBasque Agentziako zuzendaria, eta Carmen Garaizar, Bioef-Ikerketa Biosanitarioen Euskal
Institutuko zuzendaria
. Manchester hirikoen aldetik, besteak beste Manchester City South Partnership agentzia berriaren
ordezkariak etorri ziren; agentzia hau joan zen martxoan sortu zen Manchester
hiria ezagutzan oinarrituriko ekonomiarantz bideratzeko eta 34.000 lanpostu
sortzeko hiriaren erdiguneko hegoaldean, Manchesterreko Zientzia Parkean,
Udaletxean eta Unibertsitatean.

Partekatu albiste hau

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.