JAKINARAZPENA

INNOBASQUE, 2026ko maiatzaren 20a. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza Batzordeak 2026-2030 Plan Estrategikoa onartu du gaur, datozen urteetan entitateren jarduera gidatuko duen bide-orri berria. Innobasqueren izaera publiko-pribatuaren erakusten duten goi-mailako 60 ordezkarik osatzen dute gaur egun organo hori. Orain, Zuzendaritzak onartutakoari, erakundearen XIX. Batzar Nagusiak eman beharko dio behin betiko onespena bozketa bidez, eguneko gai-zerrendako beste gaiekin batera. Urteroko hitzordua ekainaren 3an izango da Gasteizko Ondare eraikinean, eta bertan bilduko dira oinarrian dauden entitateetako ordezkariak. Gaur egun, 900 entitate baino gehiago dira Innobasqueko bazkide, horien artean enpresak, administrazio publikoak, hezkuntzako eragileak, antolakunde zientifiko-teknologikoak, tarteko organismoak eta entitate sozialak.

Plan estrategiko berriak, Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak Batzordearen aurrean aurkeztu duena, hainbat aurrerapauso planteatzen ditu Innobasqueren posizionamenduan eta jardueran, Euskadin berrikuntzak duen inpaktu ekonomiko eta soziala sendotzeko eta lurraldearen hazkundean laguntzeko, goi-mailako berrikuntzako eskualdea izan dadin Europan.

Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) helburuekin eta berrikuntzaren, burujabetza estrategikoren eta jakintza-transferentziaren arloetan Europak dituen lehentasunekin bat dator 2026–2030 Plan Estrategikoa. Hala, helburua da jakintza inpaktu ukigarrian eraldatzea, eta, modu horretara, herrialdearen ahalmena handitzea lehiatzeko, berritzeko eta ongizatea sortzeko ingurune gero eta exijenteago eta aldakorrago batean.

Zuzendaritza Batzordearen bileran izan dira Eusko Jaurlaritzako eta berrikuntzaren, zientziaren eta garapen ekonomikoaren esparruetako euskal erakunde publikoetako ordezkariak, baita Euskadiko enpresa, zientzia, teknologia eta unibertsitate ekosistemetako ordezkariak ere. Bertaratuen artean izan dira Innobasqueko presidenteordeak: Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburua; Asis Canales Abaitua, Iberdrolako Baliabide eta Zerbitzuetako zuzendari globala, eta Jesus Valero, Tecnaliako zuzendari nagusia. Horiez gain, Batzorde Betearazleko kideak, Tamara Yagüe Confebaskeko presidentea, Pello Rodríguez Mondragon Korporazioko presidentea, Oiane Niebla SENEReko Berrikuntza Irekiko arduraduna, Ana Santiago Sisteplanteko Ingeniaritza Arloko gerentea eta Ana Beobide Petronorreko sailburua, besteak beste.

Gaurko saioan, 2021-2025 Plan Estrategikoaren balantzea ere aurkeztu da. Plan horretan ezarritako helburu gehienak bete dira eta ekarpen esanguratsuak egin dira 2030 Euskadi ZTBPren funtsezko adierazleetan.

Zuzendaritza Batzordeko kideen artean hainbat aldaketa ere egin dira. Innobasqueko Batzarreko kide izango dira:

  • José Ignacio Zudaire, Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea, (Gregorio Rojo García, Arabako Merkataritza Ganberako presidentearen ordez).
  • Roberto Gil Roa, Euskaliteko presidentea, (kargu berean haren aurrekoa izan den José Luis Díaz Manriqueren ordez sartu da).
  • Oiane Niebla Battistella, SENER-eko Berrikuntza Irekiko arduraduna, (Oscar Juliá Perich-ren ordez, Eacom Taldeko gaur egungo CEOa).
  • Estibaliz Goñi Gaztelu, Iberdrolako Prozesuak eta Teknologiako zuzendaria, (Asís Canales Abaitua, konpainia bereko Baliabide eta Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ordez).

BERTARATUEN ZERRENDA

Batzordeko presidentea

Imanol Rego Iturralde, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea

Presidenteordeak

  • Juan Ignacio Perez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua
  • Jesús Valero, Tecnaliako zuzendari nagusia
  • Asis Canales, Iberdrolako Baliabide eta Zerbitzuetako zuzendari nagusia

Diruzaina

Xele Olaizola Azurmendi, Kutxabankeko Berrikuntzako arduraduna eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza Batzordeko diruzaina

Idazkaria

Olatz Fernández Elejalde, Zuzendaritza Batzordeko idazkaria, Fernandez & Elejalde Abogadoseko bazkidea

Zuzendari Batzorde Kideak

  • Asier Alea Castaños, Basque Culinary Centerreko Garapeneko zuzendari nagusia
  • Vicente Atxa Uribe, Mondragon Unibertsitateko errektorea
  • Mikel Barandiaran Landín, Dominioneko kontseilari ordezkaria
  • Ana Beobide, Petronorreko kontseilaria
  • Rikardo Bueno Zabalo, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Patzuergoa – Basque Research and Technology Aliance – BRTAko zuzendari nagusia
  • Fernando Cossío Mora, Ikerbasque Basque Foundation for Scienceko zuzendari zientifikoa
  • Ricardo Diez Muiño, Donostia International Physics Center – DIPCko zuzendaria
  • Unai Extremo Baigorri, Virtualwareko CEOa
  • Jon Fernández Llorente, Orbea Fundazioko presidentea
  • Roberto Gil Roa, Euskaliteko presidentea
  • Nuria Gisbert Trejo, CIC Energiguneko zuzendari nagusia
  • José Antonio Lozano Alonso, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroko zuzendari zientifikoa
  • Iván Martén Uliarte, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidentea
  • José María Mato de la Paz, CIC bioGUNEko zuzendari nagusia
  • Oiane Niebla Battistella, SENEReko Berrikuntza Irekiko arduraduna
  • Pello Rodríguez Zabaleta, Mondragon Korporazioko presidentea
  • José Manuel Salinero Feijoo, abokatua
  • Ana Santiago Gimenez–Bretón, Sisteplanteko Ingeniaritza Arloko gerentea
  • Luis Uriarte Ibarrola, Teknikerreko zuzendari nagusia
  • Tamara Yagüe Martínez, Confebaskeko presidentea
  • Ana Zubiaiga Elordieta, Jakiundeko presidentea

Innobasqueren Zuzendaritza Batzordeari buruz

Berrikuntzaren esparru estrategikoetako maila goreneko 60 kidek osatzen dute, gaur egun, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza Batzordea, nahitaez modu honetan banatuta: %25 Euskadiko erakunde publikoetako ordezkariak eta langileen eta enpresaburuen ordezkariak dira; %25 enpresa eta elkarteetako ordezkariak; %25 zientzia, teknologia eta irabazi asmorik gabeko elkarteetako eragileak; eta, azkenik, %25 bizitza sozial, ekonomiko eta kulturaleko ordezkariak. Gaur egun, Innobasqueko bazkide diren 900 entitate inguruk osatzen dute Euskadiko lankidetza publiko-pribatuko sarea, eta horko ordezkariak dira arestian aipatutako maila goreneko 60 kide horiek.

Hauek dira Zuzendaritza Batzorde horren funtzio nagusiak: Agentziaren estrategia zehaztea eta gainbegiratzea, aurrekontuak onartzea, urteko kudeaketa zaintzea eta Innobasqueren balioak ordezkatzea. Batzordeak bermatzen du, orobat, Agentziaren erabakiak bat datozela berrikuntza arloko Euskadiko lehentasun estrategikoekin.

Partekatu albiste hau

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.