TREE-STYLE (Begoñazpi Ikastola, Bilbo); SANFITEK TEK (San Fidel Ikastola, Gernika); BERMIBOT SUPERNOVA (Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea); EDUROBOTIC (STEM TOKI Edurobotic, Portugalete); WINNBOT (Berakruz Ikastola, Markina-Xemein); LIZEOBOTS B (Santo Tomás Lizeoa, Donostia); LEGOKIDE 3 (Urkide Ikastetxea) eta TECNOBOTS ELBURGO (Gasteiz) nabarmendu dira talderik osoenak eta berritzaileenak izateagatik.

Martxoaren 2an jokatu ziren aldi bereko finala hainbat egoitzatan: Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen. Euskadiko 57 ikastetxetako 1300 gaztek hartu dute parte 171 lantaldetan banatuta.

Zortzi talde horiek, egoitza bakoitzeko bi irabazleak hain zuzen, Espainiako finalean parte hartzeko sailkatu dira. Alacanten izango da final hori, martxoaren 16an.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua, Jokin Bildarratz, Arrasaten izan da, aurkeztutako lanak bertatik bertara ikusten. Egoitza berean izan dira, beste hainbat erakundetako ordezkariak ere, hala nola, Arrasateko alkatea, Maider Morras; Mondragon Unibertsitateko errektorea, Vicente Atxa; Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, Leire Bilbao; eta Mondragon Korporazioko presidentea, Iñigo Ucín.

 

Informazio gehiago

 

Partekatu albiste hau