Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2018 – Laburpen exekutiboa

13 Eka, 2018

Berrikuntzaren Innobasque Txostenak  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren (ZTBESis) errealitatearen begirada bat eskaintzen du hainbat ikuspegitatik, arreta-gune nagusiak identifikatzeko. Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana-k (ZTBP) Innobasqueri ematen dion ebaluatzekoeta monitorizatzeko eginkizunean sartzen da Txosten hau.

Txostena bi urtean behin argitaratzen da, eta berrikuntzaren egoeraren analisi konparatiboa izaten da Europarekiko, dauden nazioarteko estatistiketan oinarrituta. Analisi kuantitatibo hauek Basque Innovation Perception (BIP) delakoaren informazioa kualitatiboaz osatzen dira, euskal I+G+b-ren egungo eta etorkizuneko egoerari buruzko pertzepzio-azterketa, ZTBESis-eko eta Innobasqueren erakunde bazkideetakoak diren 250 profesional baino gehiagoko panel aditu baten iritzia jasotzen duena.

Berrikuntzaren Innobasque Txostena Euskal Indizearen bilakaeratik sortu zen, Innobasquek 2013an argitaratu zuelarik. Indizea-k lehen aldiz neurtu zituen eskualde mailako I+G+b enpresa-inbertsioak eta horien eragina produktibitatean, Nesta britainiar fundazioak sorturiko metodologiari jarraituz.

Deskarga
PDF 1,13 MB

Partekatu albiste hau

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.