Lurra eta itsasoa elkartzen dituen trantsizio gunea da Ulia. Horri esker, habitat desberdinak aurkitzeko aukera dugu, oso espazio mugatuan. Ibilbide honetan, Uliako baso eta itsas-labarrak bisitatuko ditugu, mendi hau hain berezi egiten duten habitat, landare eta animaliak ezagutuz.

Edukiak

Lehenik eta behin eta bisitariak kokatzeko Uliako interpretazio zentroa
ezagutzeko aukera izango dugu. Bertan, Uliako frora eta fauna, geologia eta
historiari buruzko informazioa jasotzen duen erakusketa orokorra bisitatuz. Ondoren martxan jarri eta Ulian gailentzen diren hiru ekosistemak
bisitatuko ditugu: basoa, mendiaren gainaldea hartzen duen ekosistema,
trantsizio gunea osatzen duen txilardia eta baldintza gogorrekin fauna eta flora
berezia duten itsas labarrak.

Helburuak:

  • Ulia bezalako trantsizio gune baten aberastasuna baloratzea
  • Gure inguruko habitat ezberdinak ezagutzea.
  • Habitat bakoitza osatzen duten elementuak eta beraien ezaugarriak
    ezagutzea.
  • Habitat berezien babesa sustatzea.

Profesionalak

Oihana Orkolaga Fernandez:

  • Uliako Interpretazio Zentroko arduraduna
  • Biologoa
  • Cristina Enea Fundazioko Ingurumen
    Hezkuntzako teknikaria

Partekatu albiste hau

Presencial

aza. 23

10:00 - 15:00 CEST

Fundación Cristina Enea Fundazioa. Donostia (Gipuzkoa)

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Fundación Cristina Enea Fundazioa
Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.