Zientziaren eta teknologiaren sektorera talentua erakartzeko helburuarekin, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako 55 ikaslek baino gehiago aukera izango dute ostegunean, azaroak 13, La Perrera Espazioan, Euskadiko industria, zientzia eta teknologia sektoreetan lan egiten duten profesionalekin hitz egiteko eta haien eskutik esparru horietan zer lan aukera dauden jakiteko.
Guztira, Euskadi osoko 766 ikaslek, 17 ikastetxek eta STEM lanbideetako (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika ingelesezko sigletan) 143 profesionalek hartuko dute parte speed dating edo hitzordu azkarren zortzi jardunaldietan. Azaroaren 10etik 27ra izango dira topaketak, “STEM orientazio jardunaldien” laugarren ekitaldiaren egitarauan. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila eta Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Saila dira ekimenaren bultzatzaileak, Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi Estrategiaren testuinguruan, eta laguntzaileak, berriz, beste hauek: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Deustoko Unibertsitatea, EHU, Mondragon Unibertsitatea, Hetel, Ikaslan, AICE-IZEA eta Elhuyar.
Egitaraua
| 9:15 | Irekiera eta harrera ekitaldia, erakunde antolatzaileen eskutik |
| 9:30 | Topaketa azkarren hasiera |
| 11:00 | Kaferako etenaldia |
| 11:30 | Bisita erakunde antolatzaileen instalazioetara |
| 12:30 | Jardunaldiaren amaiera |
Presencial
aza. 13
09:30 - 12:30 CEST
La Perrera Espazioa
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque




