Prestatzailea

Javier Medina Antón. Qi EUROPEko CEO-a.
Ekonomialaria, finantzetako espezialitatea. Negozio Energetikoetako eta PDGko masterra, IESE Business Schoolen. Madrilgo Ekonomisten Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Erkidegoko enpresa-mentore ziurtatua eta Europako Batzordeko Women Leadership programako mentorea. 1995 urteaz geroztik, esparru hauek landu ditu bere ibilbide profesionalean: negozio-eredu berrien diseinua eta garapen estrategikoa (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioak, errentagarritasunak eta kostuak, seed & startup kapitala, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea), teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+B proiektuak (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, DFC eta Venture Capital Method balorazioa, egituraketa, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), eta I+G+B proiektuak idazketa, kudeaketa eta justifikazioa, eta negozio berrien garapena (merkatua erakartzea, dibertsifikatzea, hazkundea eta nazioartekotzea) ingurune digital/teknologiko/industrialetan, berrikuntzan eta produktu eta zerbitzu teknologiko berrien garapenean erantzukizun zuzena izanik.

Ikaskuntza – helburuak:

• Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programa, haren egitura, helburuak, modalitateak, aurrekontua eta abar ezagutzea.
• Proposamen arrakastatsu bat egiteko gaitasunak eskuratzea, lehentasun politikoekin eta 2025-2027 programa estrategikoarekin lotutako irizpideak barne direla.
• Proposamenak idazteko gaitasuna hobetuko duten tip-ak ezagutzea eta praktikatzea, hala nola, helburua, research output, produktua, outcome eta inpaktua bereiztea edo eta Europako Batzordeak espero dituen inpaktu motak ezberdintzea.
• Proiektuaren teknologia beste aldagai batzuetara itzultzen ikastea: lehiakortasun-abantaila jasangarria, produktibitatea edo industria-lidergoa izan daitezke aldagai horietako batzuk. Produktu teknologiko batek merkatuan porrot egiteko izan ohi diren akats nagusiak identifikatzea. Eta negozio-eredua proposamenen arrakastan zein porrotean giltzarria izan daitekeela aintzat hartzea.
• Europako Batzordearen ebaluazio-irizpideak zehatz-mehatz ezagutzea eta horiek betetzeko proposamenak nola bideratzen diren jakitea.
• Teknologia bati lotutako negozio-plan bat edukitzearen garrantzia ulertzea.
• Operazio- eta finantza-gaitasuna koherentziaz defendatzea.
• Azpikontratazioa eta ondasun eta zerbitzuen erosketa ondo bereiztea.

Prestakuntzaren edukia:

Horizonte Europaren ingurune orokorra eta egitura
• Lehentasun politikoak eta 2025-2027 agenda estrategikoa.
• Horizonte Europaren egitura. Agentzia betearazleak.
• Horizonte Europaren eta Europako beste programa batzuen arteko sinergiak.
• Europako lankidetzak, motak eta aukerak.
• Hautagarritasun-irizpideak eta finantzaketa-motak.
• Proiektu baterako ideiak aztertzea eta Horizonte Europara egokitzea.

Proposamenaren plangintza
• The Funding & Tenders Portal atariaren berrikusketa laburra.
• Horizonte Europan garrantzitsuak diren zeharkako alderdiak.
• Partzuergo arrakastatsu baten ezaugarriak.

Proposamenaren prestakuntza
• A zatia: informazio administratiboa.
• B zatia: memoria teknikoaren txantiloia eta eranskinak.

Proposamenaren ebaluazioa
• Ebaluazio-prozesua eta erreklamazioetarako prozesu berria.
• Atal bakoitzeko ebaluazio-irizpideak eta ebaluatzailearen oniritzia jasotzeko gakoak.

Norentzat:

Euskal enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileentzat soilik:

• Horizonte Europarako I+G+B arloko Europako proiektuak prestatzeko beharra edo interesa dutenentzat.
• Horizonte Europako programetan I+G+B proiektuak aurkezten eta prestatzen esperientzia dutenentzat.

* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

 

Partekatu albiste hau

Presencial

urr. 27

09:00 - 14:00 CEST

Zamudio/Derioko campusa – Euskadiko Parke Teknologikoa

Leku kopurua
30

Iraupena
20h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

[email protected]

Telefonoa: 944 209 488

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.