Prestatzailea

José Antonio Castaño. Prozesu eta Digitalizazio arloetako zuzendaria.
Industria ingeniaria, Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan masterra (MBA) eta industria plantetako fabrikazio eta zuzendaritza postuetarako teknologia aurreratuetan espezialista.
30 urtetik gorako esperientzia du 200 erakunderi baino gehiagori prozesuen optimizazioan, digitalizazioan eta automatizazioan aholku ematen. Aditua da taldean lan egiteko eta talde-lan hori kudeatzeko metodologia aurreratuetan. Bere ibilbidean aholkulari lanak eta enpresa-zuzendaritzako lanak bete izan ditu. Jarduera profesional horrekin batera, irakaslea da graduondoko programetan eta berrikuntza, lidergo eta antolaketa-garapeneko formakuntza espezializatuan.

 

Hugo Calvo. Aholkularitzako bazkidea.
Espezialista da antolaketen eraldaketan, digitalizazioan eta adimen artifizialean. Graduondoko formakuntza du enpresen zuzendaritzan, pertsonen kudeaketan eta komunikazioan, eta prestakuntza ziurtatua metodologia arinetan, berrikuntzan eta antolaketaren hobekuntzan.
Azken 15 urteotan prozesuen, teknologiaren eta pertsonen kudeaketaren esparruetan aholkulari eta zuzendari lanetan aritu da, eta proiektu nazionaletan eta nazioarteko proiektuetan izan da partaide, besteak beste, Iberdrola, Naturgy, Telefónica, Repsol, Ford, Daimler, Renfe eta Generali konpainietan.

Ikaskuntza – helburuak: 

-Double Diamond metodologia ulertzea eta aplikatzea, berrikuntza-prozesuak modu egituratuan bideratzeko.

-Norberaren enpresarako berrikuntza-erronka garrantzitsuenak identifikatzea eta zehaztea.

-Adimen artifizial sortzaileak eskaintzen dituen tresnak erabiltzea berrikuntza-prozesuaren fase desberdinak azkartzeko: informazioaren azterketarako teknikak aplikatzeko, ideiak sortzeko eta soluzio aukerak ebaluatzeko.

Norberaren enpresaren erronka erreal bati loturiko aplikazio praktiko bat garatzea.

Prestakuntzaren edukia:

1. saioa. Arazoa ulertzea: berrikuntzarako aukerak identifikatzea AAren laguntzarekin

Adimen artifizialaren bidez areagotutako berrikuntza-prozesuaren oinarriak
“Double Diamond” metodologia, modu egituratuan berritzeko esparru gisa.
• Adimen artifizial sortzaileak berrikuntza-prozesuetan duen funtzioa.
• Formakuntzan parte hartuko duten kideak aurkeztea eta landuko diren erronkak bateratzea.

Erronka zein den esploratzea eta zehaztea
• Nola ulertu hobeto antolaketa mailako arazoak edo erronkak.
• Informazio garrantzitsua biltzeko eta ikuspegiak zabaltzeko teknikak.
•AA erabiltzea informazioa ikertzeko, aztertzeko, laburtzeko eta egituratzeko.
•Beharrizanak, muinean dauden arrazoiak eta funtsezko faktoreak identifikatzea.
• Berrikuntza zer erronkaren gainean egin nahi den lehenestea eta zehaztea.

Aplikazio praktikoa
• Adimen artifizialeko tresnen bidez gidatutako ariketak.
• Partaideek adierazitako erronka errealen gaineko lanketa.
• Saioen arteko lanerako ikasketa gakoak eta orientabideak.

2. saioa. Arazoa konpontzea: AAren bidez soluzio berritzaileak sortzea eta hautatzea

Aurrerapenak eta ikasketak bateratzea
• Saioen artean egindako lanaren esperientziak eta feedbacka konpartitzea.
Soluzioak asmatzea, ebaluatzea eta horien prototipoa egitea
• Soluzio aukerak sortzeko teknikak.
• Nola erabili AA aukerak bilatzeko, erreferentziak identifikatzeko eta agertoki berriak esploratzeko.
• Adimen artifizialean oinarritutako ideiak eta soluzioak sortzea.
• Aukerak ebaluatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea.
• Lehentasunezko soluzioak hautatzea.
• Soluzioak ezartzeko eta haien eskalagarritasuna antolatzeko lehen ikuspegiak diseinatzea.

Aplikazio praktikoa eta ondorioak
• Landutako erronkei loturiko proposamenak garatzea.
• Emaitzak eta elkarrekin ikasitakoa bateratzea.
• Ikasitakoa enpresara eramateko hurrengo urratsak identifikatzea.

Oharrak:
• Formakuntzaren izaera praktikoa kontuan hartuta, partaideek ordenagailu eramangarria eraman beharko dute.
• Innobasqueko bazkide diren erakundeek soilik trebakuntza jaso ondoren jarraipen pertsonalizatua egiteko aukera izango dute.

Norentzat:

• Zuzendaritzako arduradunentzat eta beren erakundeetan berrikuntza-prozesuak bultzatu nahi dituzten sailetako arduradunentzat.

Bereziki gomendatua erakunde hauentzat:
• Beren xede nagusian eta helburu estrategikoetan aurrera egiteko, berrikuntza funtsezko palankatzat hartzen dutenentzat.
• Berrikuntza kudeatzeko eredu argiago eta eraginkorrago bat ezarri nahi dutenentzat, eta bide horretan, berrikuntza-prozesuak modu egituratuan martxan jartzeko jakintzak, metodologiak eta tresnak eskuratu nahi dituztenentzat.
• Adimen artifizialak berrikuntza-prozesuaren fase desberdinak azkartzeko, sinplifikatzeko eta indartzeko eskaintzen dituen aukerak baliatu nahi dituztenentzat.

* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presencial

aza. 18

09:30 - 13:30 CEST

Campus Zamudio/Derio – Parque Tecnológico de Euskadi

Leku kopurua
30

Iraupena
8h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.