Enpresa, startup, ekintzailea edo ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuak dituen Euskadiko erakunde bat bazara, jardunaldi honek zure proiektua sustatzeko finantzaketa publikoa eskuratu eta ezagutzeko aukera ematen dizu.

Horretarako, Juan Luis Romera Santiago CDTIko teknikari eta aholkulariak parte hartuko du. CDTI Estatuan enpresen berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzen duen erakunde publikoa da.

Jardunaldira joanez gero:

 CDTIk I+G+Bko enpresa-proiektuetarako ematen dituen laguntza nagusiak ezagutzea.
• Laguntza horiek eskuratzeko moduari buruzko informazioa eta aholkularitza jasotzea.
• CDTIrekin aldebiko bileretan parte hartzea, zalantza zehatzak banan-banan argitzeko.
• Euskal ekosistemako beste enpresa, startup eta ekintzaile batzuk ezagutzea networking espazioan.

Jardunaldia PIDI Sarearen bidez egingo da. Sare horretako kide da Innobasque, CDTIren informazio-puntuen sarea, berrikuntza-proiektuetarako eskuragarri dauden laguntza publikoei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen duena.

Egitaraua

10:00-10:15Ongietorria eta aurkezpena
Juan Luis Romera Santiago, CDTIko teknikari eta aholkularia, eta Gotzon Bernaola, Berrikuntzaren Euskal Agentziako, Innobasqueko, Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia
10:10-11:30CDTI laguntzak
Juan Luis Romera Santiago, CDTIko teknikari eta aholkularia
11:30-12:00Kafea & Networkinga.
12:00-14:00Aldebiko bilerak CDTIrekin (Alde biko saioek plaza mugatuak dituzte, eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira).

Partekatu albiste hau

Presencial

urt. 29

10:00 - 14:00 CEST

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia.

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque