Prestatzailea

Javier Medina Antón. Qi EUROPE enpresako bazkide-zuzendari nagusia.

Ekonomialaria, finantzen arloan aditua. Energia Negozioetan eta ZNPn Masterra, IESE Business School. Madrilgo Ekonomialarien Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Komunitateko enpresa-kontseilari ziurtatua eta EBko Women Leadership programako kontseilaria. 1995az gero bere lanbide-karrera negozio-eredu berriak diseinatu eta estrategikoki garatzera bideratu du (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioan, errentagarritasunak eta kostuak, seed&startup capital, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea); horrez gain, teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+b-aren proiektuak gauzatzen ditu (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, KFD baloratzea eta Venture Capital Method, egituratzea, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), eta I+G+b-aren proiektuak idatzi, kudeatu eta justifikatu ere bai, ingurune digitaletan/teknologikoetan/industrialetan negozio berriak garatzearekin batera (merkatua eskuratzea, aniztea, haztea eta nazioartekotzea). Halakoetan, zuzeneko erantzukizuna du berritu eta produktu eta zerbitzu teknologiko berriak garatzeko orduan.

 

Ikaskuntza-helburuak

  • I+G unitateak sor daitezen sustatzea.
  • Erakundeetan I+G jarduerak bultzatzea.
  • Enpresen I+G jarduerak sistematizatzen ahalbidetzen duten mekanismoak eskuratzea.
  • I+Gren merkatuko aplikazio ezberdinak identifikatzen ikastea, ingurunearekin duen harremana eta denboran duen jarraitasuna kontuan hartuz.

Ikaskuntzaren edukiak

1.- Nola antolatu I+Garen estrategia nire enpresan?

  1. I+Gean biziki diharduen enpresa, enpresa berritzailea, berrikuntza erosten duen enpresa. Irekia, itxita…
  2. Zertarako nahi duzu saila eta zer nahi duzu izatea hemendik 5 urtera? Moda, barne-kultura, biziraupena…
  3. Nola ematen du balioa sailak, teknologiak, produktuak/zerbitzuak?
  4. Nola bihurtu diru nire inbertsioa/gastua I+Gan?
  5. Denbora-plangintza, ekonomikoa eta merkatukoa

2.- I+Garen antolaketa nire enpresan. Metodologia eta funtsezko urratsak

  1. Helburuen definizioa eta I+Garen plangintza. Joerak aztertzea
  2. I+Garen aurrean kultura-arrakala aztertzea.
  3. Zenbait faktoreekiko (merkataritza, produkzioa/teknologia, antolaketa/baliabideak eta finantzak) I+Garen ideiak aztertzea.
  4. Lantaldeak (ikertzaileak, kudeatzaileak, ideien sortzaileak, garatzaileak…) eta laguntzaileak hautatzea. Enpresaren arloko I+Garen ekosistema.
  5. Ibilbide-orria 3-5 urtera. Kontingentzia-plana eta beste zientzia, aplikazio, merkatu… batzuetarantz garapenen balizko zutabeak.

Nori zuzendua

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren bazkide den edozein erakunderentzat (enpresa, administrazio publikoa, hezkuntza-erakundea edo erakunde soziala), soilik:

  • sistematikoki eta modu planifikatuan I+G jarduerak gauzatzen badituzte edo zeregin horrekin hasi nahi badute.
  • beren gaitasunak sendotu eta erakundean etengabeko I+G jarduerak burutzeko oinarri tinkoak ezarri nahi badute.

*Gehienez bi pertsona erakunde bakoizteko.

Partekatu albiste hau

Presencial

eka. 18

09:30 - 14:50 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.

Programa osoa
PDF 784,64 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
5 horas

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.