Prestatzailea

Iñaki Liébana. Aholkularitza-arloko arduraduna InTool.

Angélica López Sobrado. Coordinadora servicios de Inteligencia Competitiva en TECNALIA Research & Innovation.

 

Lola Elejalde. Nazioarteko zuzendaria Innobasquen.

Oihana Blanco. Berrikuntza-politiketan proiektu-arduraduna Innobasquen.

Hemen hizlariei buruz informazio guztia

Ikaskuntza-helburuak

  • Etorkizunen pentsamendua zer den eta erakundeetan berrikuntzarako eta lehiakortasunerako duen garrantzia ulertzea.
  • Aurrez ezarritako onarpenak zalantzan jarri edo berriz planteatu.
  • Ingurunean gertatzen diren etengabeko aldaketei buruz adi egoteko eta oraindik gertatu ez direnei aurrea hartzeko moduko zaintza-plana diseinatzeko ezagutzak eskuratzea.

Ikaskuntzaren edukiak

Norekin: Lola Elejalde eta Oihana Blanco (Innobasque), Iñaki Liébana (Intool) eta Angélica López (Tecnalia):

  • Etorkizunen pentsamendua: zer da eta zeintzuk dira hauek erakunde batean ezartzeko gakoak.
  • Zer da zaintza plan bat eta zer elementuk usatzen dute.
  • Zaintza-plana diseinatzeko faseak: informazio-motak, iturriak identifikatzea, alertak sortzea, zaindu beharreko eremuak…
  • Nola partekatu informazioa erakundearen barruan, ideiak sortu, erabakiak hartu eta berrikuntza bultzatzeko.
  • Hurrengo urratsak – Lantzeko ariketa: Zaintza Plana.*

*Ariketa 2 asteko epean egingo da, saioa amaitu ondoren. Horretarako, Innobasqueko Zaintza eta Prospektiba eskaintzaren sareko adituren baten laguntza izango dute parte-hartzaileek.

Nori zuzendua

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko bazkideentzat bakarrik.

  • Ingurunean gertatzen diren aldaketek eragiten dietela ulertzen dutenak eta beraz gertatzen denari adi egon nahi dute.
  • Beren inguruari begiratzen diotenak, baina modu puntualean, ez sistematizatua.
  • Egun gertatzen ari dena baino haratago ikusteko eta etorkizunarekiko hala nolako ikuspegia zaintzan ezartzeko kezka dutenak.
  • Erabakiak hartzen eta berritzen lagunduko dien zaintza-prozesu ordenatu bat diseinatu eta abian jartzeko berariazko kezka eta beharra dutenak.

*Gehienez bi pertsona erakundeko.

Partekatu albiste hau

Presencial

api. 18

09:30 - 13:30 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.

Programa osoa
PDF 614,57 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4 horas

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.