Prestatzailea

Alex Rayón Jerez, Brain and Codeko CEO eta Co-Founder da, eta Adimen Artifizial Sortzailearen Workshop proiektuaren koordinatzailea.

Iker Prieto Ramírez, Iberdrolan lan egiten du Legal Reporting arloan, Data Analytics.

Jose Luis Marín Castillo, Brain and Code enpresako marketin eta komunitate arduraduna.

Enrique Onieva Caracuel, Ingeniaritza Fakultateko irakaslea eta  Deustuko Big Datako zuzendaria.

Ángela Magaz Lago, ALBOR-COHS taldeko zuzendari nagusia.

Esperanza Noronha López, Giza Talentua eta Prestakuntza Kudeatzeko Datuen aholkularia da, profesional independente gisa.

Jenny Alexandra Cifuente, assistant professor da Comillasko Unibertsitate Pontifikalean.

Estibaliz Arranz Sevillano, Creando docentes del cambio-ren CEO zuzendaria da eta Agua de Coco Fundazioaren garapenerako hezkuntzaren teknikaria.

David Montejano Bravo, Symbaloo-ko irakasle ofiziala.

Hemen hizlariei buruz informazio guztia

Ikaskuntza-helburuak

  • Adimen artifizialaren eta hori hezkuntza eremuan zehazki nola aplikatzeari buruzko oinarrizko kontzeptuen ezagutza solidoa eskaintzea.
  • Adimen artifizialarekin aberastutako ikasmaterialak sortzen gaitzea, ikasleen beharren araberako pertsonalizazioa eta moldagarritasuna sustatuz.
  • Irakaskuntza eta ikaskuntza hobetzeko diseinatuta dauden AA tresna eta plataforma anitzak probatzea.
  • Arrakastaz AA soluzioak ezarri dituzten hezkuntzako instituzioen kasu azterketa errealak ezagutzea.

2024ko ekainaren 24a, 09:00etatik 14:30era

2024ko ekainaren 25a, 09:00etatik 14:30era

2024ko ekainaren 26a, 09:00etatik 14:30era

2024ko ekainaren 27a, 09:00etatik 14:30era

2024ko ekainaren 28a, 09:00etatik 14:30era

Ikaskuntzaren edukiak

  1. saioa. Irakasleak: Alex Rayón Jerez eta Ángela Magaz Lago (5 ordu)
  • Hezkuntzari aplikatutako AAren oinarrizko kontzeptuen errepaso laburra.
  • AA hezkuntzan erabiltzeak dituen erronkak ulertzearen garrantzia.
  • AAk hezkuntza arloan dituen aplikazioak eta onurak. Erabilera kasuak eta adibide praktikoak, student Journey-ri lotutakoak, hainbat tresnekin (Chat GPT, Bing, Perplexity).
    • Materialak diseinatzea.
    • Curriculuma diseinatzea.
    • Gelako irakaskuntza.
    • Etengabeko hobekuntza.
  • AA hezkuntza eremuan erabiltzearen etika eta ardura.
    • Egungo joerak.
  • AA hezkuntzan erabiltzeari lotutako lege- eta pribatutasun-aintzatespenak.
    • Zibersegurtasuna
  1. saioa. Irakasleak: Enrique Onieva Caracuel eta Esperanza Noronha López / Jenny Alexandra Cifuentes (5 ordu)
  • AAren oinarrizko kontzeptuak: ikaskuntza automatikoa, sare neuronalak, algoritmoak.
  • AAn erabilitako ohiko programazio-tresna eta -lengoaiak.
  • Prompting-aren hastapenak, bere garrantzia eta ikaskuntzan dituen aplikazioak.
  • Prompting-ak hezkuntzan dituen aplikazioak. Chat GPT, Google Bard, Perplexity eta Bing tresnen erabilera (erabilera praktikoen kasuak eta egunero erabiltzeko adibideak)
  • Hezkuntza arloan Prompting-a nola aplikatzeko beste adibide praktikoak.
    • Rolak esleitzea.
    • Ikaskuntza automatikoa.
    • Quiz-ak sortzea
    • Ebaluazioak
    • Beste adibide batzuk
  • Irakaskuntzan prompting-a modu eraginkorrean egitea: Hobekuntza eta jardunbide onetarako parametroak aztertuz.
  • Hezkuntzan prompting-a eta Adimen Artifiziala ezartzearen arrakasta kasuak Geletan ezarri diren kasuen adibideak aztertzea.
  1. saioa. Irakaslea: Jose Marín Castillo eta Iker Prieto Ramírez (10 ordu, 5 orduko bi jardunalditan banatuak).

Saio honek osagai praktiko garrantzitsua izango du, tutoreek gidatutako ariketa praktiko ugarirekin, baita ariketa horiek egiteko partaidetzako dinamika bat ere.

  • Prompting-aren osagaiak: Prompting-aren sintaxia zenbait tresnatarako
  • Hezkuntzari aplikatutako prompting aurreratua (Chain-of-Thought, Knowledge Base, Zero-Shot, etab.)
  • Prompting-aren tresnak eta datu-baseak
  • Google Colab
  • Gelako produktibitate kasuak
    • Testuen laburpena
    • Testuen irakurketa eta analisia
    • Testuen zuzenketa
    • Transkripzioak
    • Aurkezpenak (slides eta PPT)
    • Gelako laguntzailea
    • Material espezifikoak sortzea
    • Testuen itzulpena
    • Klaseen itzulpena: Seamless
    • Copilot-ekin eta Chat GPTrekin programatzen
    • Beste tresnak batzuk: Neuroflash, Rask.AI, Heygen
  • Sormena erabiltzeko kasuak
    • Irudiak sortzea: Dall – e, Stable Diffusion, Microsoft Designer
    • Bideoak sortzea
    • Testu sortzaileak
    • Diseinuak
    • Musika, soinuak eta ahotsak
    • Abatarrak eta pertsonaiak
    • Canva: Tresna integratzailea
  • Chatbot bat eraikitzen: Klaseko laguntzailea
    • CharacterAI
    • Chat GPT
    • Chatbase
  1. saioa. Irakaslea: Estibaliz Arrantz Sevillano eta David Montejano Bravo (5 ordu)
  • AA gelan txertatzeko mugak eta erronka etikoak.
  • AAren garaian gaitasun digitalak garatzeko garrantzia.
  • AA hezkuntzan erabiltzeko etorkizuneko joerak.
  • AAk hezkuntzan duen erabilerarekin lotutako garapen profesionaleko aukerak.
  • Adimen Artifizialaren aukerak gelan.
  • Ikasitakoaren metodologia eta praktika: AA gelan txertatzeko jardunbide egokiak.
  • Hezkuntzako AAri eta horren etorkizunari buruzko eztabaida.

Nori zuzendua

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren kide diren erakundeentzat bakarrik, baldin eta hezkuntzako sektorekoak badira (ikastetxeak, LH zentroak edo unibertsitateak, eta lotutako bete entitate batzuk) eta interesatuta badaude Adimen Artifizialari eta hori gelan modu eraginkorrean erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak bereganatzean.

*Gehienez ere bi pertsona erakundeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

eka. 24 - eka. 28

09:00 - 14:30 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.

Programa osoa
PDF 979,24 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
20 horas

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk