Prestatzailea

Marisol Menéndez. Bilakatu enpresaren CEOa eta WITH (we-with.com) komunitatearen sortzailea

Berrikuntzan aditua da, eta 20 urtetik gorako esperientzia du berrikuntza irekiko, ekosistemen inguruko eta antolakundeen eraldaketarako eremuetan.Bilakatu enpresaren sortzailea eta CEOa da. Berrikuntza irekian, ekosistemen eraikuntzan eta aliantza estrategikoen garapenean espezializatutako konpainia da Bilakatu. Nazioarteko WITH komunitateren sortzailea ere bada; enpresak zuzentzen dituzten emakumeak eta liderrak biltzen ditu foro horrek. Berrikuntza irekian Espainiako 100 erreferenteen artean nabarmendu du Cotec Fundazioak.

Aurretik, BBVAko Berrikuntza Irekiko arduradun globala izan zen, eta South Summit erakundeko Berrikuntza Irekiko zuzendaria. konpainian. Korporazio handiekin, startup-ekin, inbertsio-funtsekin eta erakundeekin kolaboratu du lankidetzazko berrikuntza-ereduak diseinatzen eta martxan jartzen.

“Berrikuntza Irekiaren 3 Dimentsioak” eta “Connect–Think–Do” metodologien egilea da, eta haren lana “The Oxford Handbook of Open Innovation” argitalpenean jaso da. Lan hori Henry Chesbrough estatubatuar akademikoak —berrikuntza irekiaren (Open Innovation) kontzeptua sortu eta garatu zuen adituak— eta haren laguntzaileek editatu zuten.

Ikaskuntza-helburuak

  • Lankidetzan berritzeko estrategiaren oinarriak ulertzea.
  • Ekosistemako eragileak identifikatzea, mapeatzea eta lehenestea lankidetza arrakastatsuak bideratzeko.
  • Lankidetza konplexutasuna kudeatzeko tresnatzat hartuta, lankidetza hori erabili ahal izateko metodologiak eta ondorioak bateratzea.
  • Berrikuntza-ekosistemetan gobernantzarako dauden rolak, dinamikak eta mekanismoak ulertzea.

Ikaskuntzaren edukiak

  • Kontzeptuen mailakatzea. Testuingurua eta oinarri estrategikoak: Berrikuntza Irekiaren eta esparru estrategikoaren (3DOI-Berrikuntza Irekiaren 3 Dimentsioak) berrikuste laburra.
  • “Nola jardun lankidetzan, ahaleginean porrot egin gabe” metodologia: barne analisia, ingurunearen analisia eta lankidetza-dinamika jasangarriak aktibatzeko tresnak. Asimetriak jorratzeko, erlazioak lehenesteko eta berrikuntza-ekosistemak sendotzeko tresna praktikoak landuko dira.
  • Lankidetzarako gomendioak. Balioa erakartzeko mugak eta estrategiak: lege alderdiak, arriskuen kudeaketaren berrikusketa praktikoa eta lankidetza- eta konfidentzialtasun-kontratuen adibide errealak (NDA), iraupen luzeko erlazioak.
  • Lankidetza-tailerra: bezeroen eta ekosistemako aliatuen mapa egitea.

Oharrak:

Innobasqueko bazkide diren erakundeek soilik trebakuntza jaso ondoren jarraipen pertsonalizatua egiteko aukera izango dute.

Nori zuzendua

  • Zuzendaritzako, berrikuntzako eta I+Gko arduradunentzat, baita lankidetzan oinarritutako berrikuntza-estrategiak definitu eta diseinatzeko ardura duten profesionalentzat ere.

Bereziki gomendatua erakunde hauentzat:

  • Lankidetzan berritzeko eta ekosistemak kudeatzeko gaitasunak sendotu nahi dituzten antolakundeentzat.
  • Berrikuntzarako aliantza estrategikoak identifikatzeko, aktibatzeko eta ezartzeko interesa duten enpresentzat.

* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presencial

urr. 8

09:30 - 14:00 CEST

Zamudio/Derioko campusa – Euskadiko Parke Teknologikoa

Programa osoa
PDF 146,75 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4,5h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

[email protected]

Telefonoa: 944 209 488

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.