Prestatzailea

José Antonio Castaño. Prozesu eta Digitalizazio arloetako zuzendaria.
Industria ingeniaria, Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan masterra (MBA) eta industria plantetako fabrikazio eta zuzendaritzako teknologia aurreratuetan espezialista.
30 urtetik gorako esperientzia du 200 erakunderi baino gehiagori prozesuen optimizazioan, digitalizazioan eta automatizazioan aholku ematen. Aditua da taldean lan egiteko eta talde-lan hori kudeatzeko metodologia aurreratuetan. Bere ibilbidean aholkulari lanak eta enpresa-zuzendaritzako lanak bete izan ditu. Jarduera profesional horrekin batera, irakaslea da graduondoko programetan eta berrikuntza, lidergo eta antolaketa-garapeneko formakuntza espezializatuan.

 

Hugo Calvo. Aholkularitzako bazkidea.
Espezialista da antolaketen eraldaketan, digitalizazioan eta adimen artifizialean. Graduondoko formakuntza du enpresen zuzendaritzan, pertsonen kudeaketan eta komunikazioan, eta prestakuntza ziurtatua metodologia arinetan, berrikuntzan eta antolaketaren hobekuntzan. Azken 15 urteotan prozesuen, teknologiaren eta pertsonen kudeaketaren esparruetan aholkulari eta zuzendari lanetan aritu da, eta proiektu nazionaletan eta nazioarteko proiektuetan izan da partaide, besteak beste, Iberdrola, Naturgy, Telefónica, Repsol, Ford, Daimler, Renfe eta Generali konpainietan.

Ikaskuntza-helburuak

  • Erakunde baten barnean berrikuntza eskalatzeko palanka nagusiak ulertzea.
  • Berrikuntza sendotzeko eta hedatzeko oztopoak eta aukerak identifikatzea.
  • Ekimen berritzaileen gobernantzarako eta jarraipenerako mekanismoak diseinatzea.
  • Proiektu arrakastatsuak prozesu errepikagarri eta jasangarri bihurtzeko estrategiak esploratzea.
  • Adimen artifiziala erabiltzea berrikuntza eskalatzeko prozesua azkartzeko eta errazteko.

Ikaskuntzaren edukiak

Abiapuntua ulertzea

  • Antolakundearen barnean berrikuntza sendotzeko eta hedatzeko dauden oztopo eta aukera nagusiak identifikatzea.

Eskalatzeko palankak ulertzea

  • Berrikuntzako portfolio orekatu bat osatzea.
    • Nola orekatu hobekuntzarako, hazkunderako eta eraldaketarako ekimenak, berrikuntzaren inpaktua ahalik eta handiena izan dadin.
  • Berrikuntzaren gobernantza diseinatzea.
    • Nola zehaztu ekimen berritzaileak erabakitzeko, lehenesteko eta haien jarraipena egiteko irizpideak.
  • Proiektu arrakastatsuak prozesu errepikagarri bihurtzeko bidea egitea.
    • Nola transferitu ikasketak eta nola hedatu jardunbide egokiak antolakundearen beste eremu batzuetara.
  • Barnetik negozio berriak sortzea.
    • Nola identifikatu eta balioztatu hazkunderako aukera berriak.
  • Kultura eskalatzea, eta ez soilik prozesua.
    • Nola sustatu parte-hartzea eta berrikuntzarako gaitasuna modu jasangarrian antolakunde osoan.

Ahalmena ulertzea. Banakako lana edo antolakunde mailakoa: partaide bakoitzak identifikatu egingo du zer palankatan duen gap handiena eta ekintzarako lehen hipotesia zirriborratuko du.

Oharrak:

  • Formakuntzaren izaera praktikoa kontuan hartuta, partaideek ordenagailu eramangarria eraman beharko dute.
  • Innobasqueko bazkide diren erakundeek soilik trebakuntza jaso ondoren jarraipen pertsonalizatua egiteko aukera izango dute.

Nori zuzendua

  • Berrikuntzako, estrategiako eta negozio-garapeneko arduradunentzat, beren erakundeetan berrikuntza sendotu eta eskalatu nahi dutenentzat.

Bereziki gomendatua erakunde hauentzat:

  • Berrikuntza beren xedea lortzeko giltzarritzat jotzen dutenentzat.
  • Dagoeneko berrikuntza-ekimen arrakastatsuak egin ondoren,
  • Esperientzia enpresaren eremu gehiagotara eskalatu nahi dutenentzat, eta/edo
    • Esperientzia pilotuetatik abiatuta negozio berriak (jarduera berriak) eta aurrekoekin loturarik ez dutenak sortu nahi dituztenentzat.
  • Adimen artifizialak berrikuntzaren eskalatze-prozesua katalizatzeko eta sinplifikatzeko eskaintzen dituen aukerak baliatu nahi dituztenentzat.

* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presencial

aza. 26

09:30 - 13:30 CEST

Zamudio/Derioko campusa – Euskadiko Parke Teknologikoa

Programa osoa
PDF 149,41 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.