Prestatzailea

María Irurozki. Valhalla enpresako Planen eta diseinu estrategikoaren arduraduna
Zortzi urtetik gorako ibilbidea egin du enpresa eta erakundeentzako plan estrategiko korporatiboen eta berrikuntza-ereduen formulazioa gidatzen. Air Europa, Estrella Galicia, Aliaxis, Globalia, ESIC eta beste hainbat konpainiaren estrategia korporatiboa sortu, diseinatu eta koordinatu du. Bere lan ibilbidean, lankidetzazko eta berrikuntza irekiko ekosistemak eratu eta gidatu ditu. Berrikuntza-programen estrategiak diseinatu eta koordinatu ditu, hala nola ALL4ZERO eta BIND. Gainera, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduaren inkubazio-programaren diseinuan partaide izan da, eta gaur egun Bilboko fakultatean ekintzailetza-proiektuen inkubazio managerra eta mentorea da.
Ikaskuntza-helburuak
- Erakunde bakoitzaren egoerara eta estrategiara egokitutako berrikuntzako bide-orriak diseinatzea.
- Berrikuntzako lan-ildoak, ekimenak eta proiektuak identifikatzea eta lehenestea.
- Berrikuntzaren eta berrikuntzak erakundean duen inpaktuaren jarraipena egiteko adierazleak zehaztea.
- AAko tresnak ezartzea berrikuntza-estrategiaren diagnostikoan, hedapenean eta monitorizazioan laguntzeko.
- Saioan zehar landutako bide-orri batzuk taldean aztertzea, eta, analisi kolektibo horren bidez, ikasketak konpartitzea eta ikuspegiak kontrastatzea.
Ikaskuntzaren edukiak
Nola ezarri bide-orri bat: Diagnostikoa eta bide-orri propioa eraikitzea IA tresnarekin.
- Berrikuntza bide-orriari buruzko azalpena.
- “Lan ildoak/proiektuak” eskema egitea.
- Funtsezko adierazleak identifikatzea.
- Konpainia bakoitzaren egoeraren diagnostiko banakatua eta propioa.
- Bide-orri propioa egitea IA tresnarekin.
- Bide-orri batzuen aurkezpenean eta saioaren feedbackean oinarritutako ikasketa kolektiboa.
Oharrak:
Formakuntzaren izaera praktikoa kontuan hartuta, partaideek ordenagailu eramangarria eraman beharko dute.
Nori zuzendua
- Zuzendaritzako, berrikuntzako, I+Gko eta transferentzia teknologikoko arduradunentzat eta berrikuntzako bide-orrien kudeaketan interesa duten profesionalentzat. Enpresa handietan, ETE-etan, administrazio publikoetan, teknologia-zentroetan eta beste entitate batzuetan ere aplikagarria da.
Bereziki gomendatua erakunde hauentzat:
- Beren berrikuntza-estrategia bide-orri eragingarri bihurtu nahi dutenentzat.
- Berrikuntza-ekimenak eta –proiektuak lehenetsi nahi dituztenentzat.
- Jarraipen estrategikoan AAko tresnak txertatu nahi dituztenentzat.
- Berrikuntza modu praktikoan egituratu eta monitorizatu nahi dutenentzat.
* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.
Presencial
ira. 30
09:30 - 14:00 CEST
Zamudio/Derioko campusa – Euskadiko Parke Teknologikoa




