Prestatzailea

Javier Medina Antón. Qi EUROPEko CEO-a.
Ekonomialaria, finantzetako espezialitatea. Negozio Energetikoetako eta PDGko masterra, IESE Business Schoolen. Madrilgo Ekonomisten Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Erkidegoko enpresa-mentore ziurtatua eta Europako Batzordeko Women Leadership programako mentorea. 1995 urteaz geroztik, esparru hauek landu ditu bere ibilbide profesionalean: negozio-eredu berrien diseinua eta garapen estrategikoa (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioak, errentagarritasunak eta kostuak, seed & startup kapitala, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea), teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+B proiektuak (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, DFC eta Venture Capital Method balorazioa, egituraketa, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), eta I+G+B proiektuak idazketa, kudeaketa eta justifikazioa, eta negozio berrien garapena (merkatua erakartzea, dibertsifikatzea, hazkundea eta nazioartekotzea) ingurune digital/teknologiko/industrialetan, berrikuntzan eta produktu eta zerbitzu teknologiko berrien garapenean erantzukizun zuzena izanik.

Ikaskuntza-helburuak

  • Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programa aurkeztea eta I+G+B partzuergo irabazleetan posizionamendu hobea lortzeko gakoak ezagutzea.
  • Europar Batasunean eta Horizonte Europa programan lobbyaren praktika eta prozesua zein den ulertzea.
  • Europako Batzordera heltzeko beste sarbide batzuk ezagutzea, hala nola lankidetza berriak, zuzendaritza nagusiak eta agentzia exekutiboak.
  • Hainbat ingurune eta estrategia ezagutzea eta ikastea, irabazle izan daitezkeen Europako proiektuen partzuergoak aurkitzeko, aztertzeko eta haietan parte hartzeko. Ikertzaileei eta proiektu kudeatzaileei jardueren eta gomendioen protokolo bat eskaintzea, Europako ekosisteman arrakastaz eta eraginkortasunez erlazionatzeko.

Ikaskuntzaren edukiak

  • Lobbyaren praktika eta prozesua Europar Batasunean eta Horizonte Europan.
  • Lankidetza berriak, zuzendaritza nagusiak eta agentzia exekutiboak. Europako Batzordera heltzeko bestelako sarbideak.
  • Nola kokatu proiektu irabazleetan. Partzuergoetara sartzea eta koordinatzaileekin eta partaideekin negoziatzea.

Nori zuzendua

Euskal enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileentzat soilik:

  • Horizonte Europarako I+G+B arloko Europako proiektuak prestatzeko beharra edo interesa dutenentzat.
  • Europako programetan I+G+B proiektuak aurkezten eta prestatzen eskarmentua dutenentzat.

* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Online

ira. 29

09:00 - 11:00 CEST

Plaza baieztatzerakoan bidaliko da esteka.

Programa osoa
PDF 166,33 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
2h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

[email protected]

Telefonoa: 944 209 488

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.