Prestatzailea

Iranzu Sainz de Murieta, Sinnple-ren sortzailea.
Industria Antolakundeko ingeniaria Nafarroako Unibertsitatean, Zuzendaritza Garapeneko Programa IESE Business School eskolan eta Certified European ESG Analyst (CESGA) EFFA federazioan. 20 urtetik gorako esperientzia du lanbidean. Berrikuntzan eta I+G arloan hasi zen lanean, berrikuntza teknologiko pribatu eta publikoko estrategiei loturiko proiektuak gidatzen. 2011. urtetik Sinnple aholkularitzako sortzaileetako bat da. Horren bidez enpresa “konbentzionalei” jasangarritasuna beren estrategian eta egunerokoan txertatzen eta finkatzen lagundu die, eta ekintzaileei eta entitate sozialei beren inpaktu soziala hazten, neurtzen eta kudeatzen.

Ikaskuntza-helburuak

  • Inpaktuari buruzko oinarrizko ezaguerak eskuratzea eta gaur egungo testuinguruan inpaktuak zer garrantzi duen jakitea.
    • Inpaktua neurtzeko ikuspegi nagusiak ulertzeko gakoak.
  • Proiektu baten jardunean sortutako inpaktuak neurgarri egiten eta kuantifikatzen ikastea.
    • Nola identifikatu eta ulertu proiektu batek sortutako inpaktua.
  • Nola zehaztu inpaktua neurtzeko eta kudeatzeko sistema bat.
    • Zer tresna eta metodologia dauden eta nola aukeratu kasu bakoitzerako egokiena.
  • Inpaktu-arriskuen azterketarako gakoak.
    • Zer arrazoi izan daitezkeen nahi dugun inpaktua ez lortzeko.
  • Saioan landutako kontzeptuak eta tresnak benetako kasu batean aplikatzea.

Ikaskuntzaren edukiak

Abiapuntua

  • Zer ulertzen da inpaktutzat?
  • Inpaktua sortzeko estrategiak.
  • Zergatik da garrantzitsua neurtzea.
  • Oinarrizko kontzeptuak: asmo garbi bat izatea, helburu gehigarri bat izatea, etab.

Inpaktuaren logika

  • Inpaktuari loturiko helburuak zehaztea.
  • Aldaketaren Teoria: oinarriak. Inpaktu-helburuetatik abiatuta urratsez urrats prozesua eraikitzea.

Inpaktuaren ezaugarritzea

  • Aldaketaren Teoriatik Impact Management Project (IMP)-aren inpaktuko 5 dimentsioetara.
  • Impact Management Project (IMP):
    • Zer aldaketa sortzen dira? Output vs Outcome vs Impact.
    • Nori eragiten diote?
    • Zenbat inpaktu lortzen da? Irismena vs. Sakontasuna vs Iraupena.
    • Ekarpena: atribuzioa eta gehigarritasuna.
    • Inpaktu-arriskuak.

Inpaktua neurtzea

  • Neurketa-sistemaren logika. Aldaketaren Teoriatik eta Impact Management Project (IMP) proiektutik adierazleen sistemara.
  • Adierazleen sistema egitea. Adierazle motak eta adierazleen datu-baseak.
  • Inpaktua monetizatzeko metodologiak. Noiz dute zentzua?

Oharrak:

Innobasqueko bazkide diren erakundeek soilik trebakuntza jaso ondoren jarraipen pertsonalizatua egiteko aukera izango dute.

Nori zuzendua

  • Gerente eta/edo zuzendari nagusientzat, proiektuak eta entitatearen misioa lotu behar dituzten pertsonentzat.
  • Berrikuntzako eta I+G arloetako arduradunentzat, baita beren ekimenak neurgarri bihurtzeko eta zer aldaketa sorrarazten duten egiaztatzeko beharra duten proiektuen arduradunentzat ere.
  • Dagoeneko inpaktua sortzeko helburu horrekin lanean ari diren jasangarritasun arloko arduradunentzat.

Bereziki gomendatua erakunde hauentzat:

  • Beren proiektuen inpaktu soziala eta proiektuek entitatearen misioari edo xedeari egindako ekarpena ulertu, neurtu eta kudeatu nahi dutenentzat.
  • Beren proiektuen inpaktu soziala erakutsi eta komunikatu nahi dutenentzat.
  • Beren jardueraren inpaktu positiboa biderkatu nahi dutenentzat.

* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presencial

abe. 1

09:00 - 14:00 CEST

Zamudio/Derioko campusa – Euskadiko Parke Teknologikoa

Programa osoa
PDF 179,22 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
5h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

[email protected]

Telefonoa: 944 209 488

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.