Innobasque argitalpenak
2011 , azaroa - 25
Euskal Hiriruntz? Lurralde benchmarking konparatua Gizarte Berrikuntzatik
Gaurko euskal eszenatokian garrantzi handiko aldakuntzak ari dira gertatzen eta Gizarte Berrikuntza ikuspegitik galdera hau egitera garamatzate: ea “Euskal Geografiak” dagoeneko Euskal Hiri-Erregio baterantz ote doazen, edo gauza bera dena, Euskal Hirirantz, horrek bere baitan dakarren gizarte-, enpresa-, eta erakunde-eraldaketa guztiarekin. Euskal Hiria lurralde bat ulertu eta kudeatzeko beste era bat bezala, haren sareak, haren gobernantza, haren estrategiak eta haren kokamendua herrixka globalean. Igor Calzada dokoreak, arestian egin duen argitalpenean, “Euskal Hiriruntz? Gizarte Berrikuntzatik Elkarpena” (Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak argitaratua) ateratzen duen ondorioa baiezkoa da. Ondorio hori egileak Euskadiko eta nazioarteko aditu askori egindako elkarrizketa ugariren ondoren lortutakoa da.
2011 , azaroa - 24
ITEM 1 – Design thinking
"Design thinking" edo diseinuaren pentsamendua sakonduz abiatzen gara eta ekintzailetza sozial eta eko-berrikuntzako joera batzuekin jarraitzen dugu. Ondoren, hemen doakizu iTEMen aurkituko dituzun edukien aurrerapentxo bat eta inola ere galtzerik ez duzuna: Tim Brown-i elkarrizketa esklusiboa Ideoren lehendakaria eta kontseilari ordezkaria - Batzuek dagoenako egiten dute: BBVA, Novartis, Steelcase, Sogecable, FECYT eta beste enpresa askok erabiltzen dute 'design thinking-a' - 'Design thinking' Berrikuntza eta antolaerak kudeatzeko era berri bat - 8 ekintzailetza sozialerako zortzi joera - Eko-berrikuntzaren bilakaerarako testuingurua sortzen
2011 , azaroa - 18
III. hiruhileko txostena 2011
Innobasquetik berretsi egiten dugu geure burua, sinetsirik, sakondu egin behar dugula berrikuntzaren benetako kultura batean jarduera-barruti guztietan heda dadin, haien eskala desberdinetan, lurralde guztian barrena, eta konexio globalak izan ditzan (barruankanpoan). Lankidetza publiko-pribatu eraginkor batetik datorren kultura bat arrakastaaukerak biderkatuko dituena, eskakizun argia bezain zorrotzarekin: berrikuntza gehiago egin behar dugu, gure lehiakideena baino hobea eta lasterragoa.
2011 , urria - 5
II. hiruhileko txostena 2011
Ekuatorea gainditu dugu eta ekitaldiaren itxierarantz goaz, PCTI/ZTBP 2015arekin. Urteko Batzarra egin da, arrakasta handiz egin dugu Global Innovation Dayren Lehen Ediziorako deialdia, First Lego Leagueren Espainiar Finalerakoa, Cleantech Day ospatzeko zorian gaude, eta sakonera estrategiko handiko proiektu bat aurkeztu da, berrikuntzako euskal sistemaren ebaluazioa, OCDE/ELGEren eskutik. Azterlan honek nazioarteko parametroz berrikuntzako euskal sistemaren diagnosia egiten du eta herrialdeko ehun berritzailearen protagonista publiko eta pribatuen lankidetza izan du.
2011 , iraila - 27
La empresa social innovadora en Euskadi
<p>“Empresa social innovadora” es fruto del trabajo realizado por el i-Talde de Emprendizaje Social de la Dinámica de Cuarto Sector de Innobasque. Este i-Talde ha estado orientado hasta ahora a la sensibilización y reconocimiento del potencial de la empresa social como generadora de riqueza en el entorno socio-económico, así como en acompañar procesos de co-creación empresarial.</p>
2011 , uztaila - 21









