LABORAL KUTXA, IKERLAN eta LAGUN ARO ASEGURUAK: Argazki bat nahikoa da aseguruari parte emateko
Etxeko ezbeharrak digitalki izapidetzeko tresna berritzailea, ikuspen eta adimen artifizialetan oinarritua, gorabeheren komunikazioa arintzeko eta bezeroaren esperientzia hobetzeko aukera ematen duena.
Produktu eta prozesu berrikuntza bat da, Laboral Kutxak Lagun Aro aseguruen filialarentzat garatua. Adimen artifizialeko soluzio bat garatzean datza, argazki batetik abiatuta bitrozeramiketan izandako kalteak modu adimentsuan eta automatizatuan ebaluatzeko aukera ematen duena. Berrikuntza tradizionalki korapilatsua izan den prozesu bat eraldatzean datza, hau da, aseguruari parte ematean, aplikazio mugikor batetik erraz egin daitekeen prozesu batean, bezeroaren esperientzia nabarmen hobetuz.




