DATA
HIZLARIA
Roberto García, Dinycon Sistemas-eko CEOa eta Aitor Gutiérrez, Teknikerreko Sistema Autonomo Inteligenteeko ikertzailea dira eta RESAC-OFF proiektua aurkeztu zuten, adimen artifiziala, ikuspen artifizial eta ezagutza aditua konbinatzen irtenbidea, hondartzetan arrisku-egoerak hautemateko. Honen xedea da jende gutxiago itotzea sorosleei, administrazioei eta jendea ohartarazteko sistemei zuzendutako alerta goiztiarren bidez.
Hizlariek nabarmendu zutenez erresakako korronteak dira kostaldean istripu eta heriotza gehien eragiten dutenak eta askotan uretan direnak ez dira ohartzen, ikusteko hain errazak ez direlako.
Proiektuaren garapenean xede erabiltzaileekin aritu ziren lanean, hala nola sorosleekin eta udal-arduradunekin, eskakizun operatiboak definitu eta alerten erabilgarritasuna balidatzeko. Sistemak irudi batzuen sekuentziak analizatzen ditu eta irudi horiek kostaldean dauden kamerek hartutakoak izaten dira; horrela hautematen dituzte erresakako korronteen patroi esanguratsuak. Proiektu honetan geologiako eta kostaldeko dinamiken arloko espezialisten lankidetza izan da, korronteak identifikatzen eta behar bezala etiketatzen lagundu baitzuten, AA ereduak entrenatzeko.
Irudi horiez gain, beste iturri batzuetako informazioa ere hartzen du sistemak: haizearen norabidea eta abiadura, itsasoaren egoera, prezipitazioak edo giroaren eta uraren tenperatura. Sistema are sendoagoa da informazio bisuala eta handitzeko eta sintetikoki sortzeko tekniken bidez aberastutako datuak konbinatzen baititu.
Irudiak prozesatutakoan, sistemak bainularien jarraipena egiten du eta alertak sortzen ditu pertsona bat arrisku-eremuan dagoenean. Horri esker zaintza jarraitua eta automatikoa egin daiteke, arrisku-egoerak goiz identifikatu eta salbamendu-taldeei eta administrazioari erabakiak hartzen lagundu.
Erreplikaren potentziala altua da, teknologia hondartzetara egokitu baitaiteke berrentrenamenduaren eta ereduen tokiko kalibrazioaren bidez. Gainera, jada instalatuta dauden kamerak aprobetxatu daitezke eta konektagarritasun mugatuko hondartzetan funtziona daiteke, tokiko prozesamenduari esker. Aplikazioa EAE, Espainia eta nazioarteko kostaldeetako beste puntu batzuetara hedatu daiteke, eta beste uretako inguru batzuetara ere bai, esaterako, urtegietara, ibai ertzetara, kirol-portuetara edo uretako aisia-guneetara.






© 2024 Innobasque




