Datorren azaroaren 17an, Global Innovation Day jaialdiaren XV. edizioa egingo da Bilbon, Euskalduna Jauregian, 16:00etatik 19:00etara.
Euskal berrikuntzaren hitzordu nagusiak berrikuntzaren euskal ekosistemako pertsonak eta erakundeak bilduko ditu berriro, Euskadik etorkizunerako esparru estrategikoetan aurrera egiteko duen gaitasuna erakusten duten kasu praktikoen inguruan.
Edizio honek Innobasqueren bide orri berria ere ikusaraziko du, 2026-2030 Plan Estrategikoa, berrikuntzarako hurbilketa berriekin, gero eta zorrotzagoa den nazioarteko testuinguruan lehiatzeko prestatuagoa izango den Euskadi bati laguntzeko.
Aurten, ikus-entzuleek rol protagonistagoa izango dute Global Innovation Day jardunaldian, bertaratutako pertsonentzat eta Euskadirentzat garrantzitsuak diren esparruei buruzko trukerako eta baterako lanerako espazio gisa pentsatutako mahai-inguruekin.
Erreserbatu zure plaza Euskadiren oraina eta etorkizuna markatzen duten erronkei buruzko hausnarketa kolektiboko esperientzia batean parte hartzeko.
Presencial
aza. 17
16:00 - 19:00 CEST
Euskalduna Jauregia, Abandoibarra Etorbidea, 4, Abando, 48011 Bilbao, Bizkaia
Iraupena 3h
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia




