SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Enterprise Europe Networken (EEN Basque) euskal partzuergoko kideek, Eusko Jaurlaritzarekin eta CDTIrekin elkarlanean antolatu dute konferentzia hau. Honen helburua euskal erakundeek nazioarteko I+G+Bko lankidetza-proiektuetan parte har dezaten sustatzea da, energiaren eta mugikortasunaren arloetan.

Saioan 5. Klusterraren (Energiari eta Mugikortasunari dagokien zatia) eta Horizonte Europako Hirien Misioaren hurrengo deialdien (2025) edukiak aurkeztuko dira. Horretarako, CDTIren Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP) bertan izango dira. H2SITE eta IDEC enpresek, hurrenez hurren, Energian eta Mugikortasunean arrakasta izan duten kasuak aurkeztuko dituzte.

Bestalde, SPRI Taldeak Clean Energy Transition Partnership (CETP) aurkeztuko du, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta azkartzeko I+G+Bko nazioko eta eskualdeko programen lankidetza, eta eraldaketa digitala eta jasangarria bultzatzeko Basque Digital Innovation Hub (BDIH) delakoaren zerbitzuak. Amaitzeko, Enterprise Europe Network-ek euskal enpresei I+G+b nazioartekotzeko ematen dizkien laguntza-zerbitzuen berri emango da.

Jardunaldia I+G+b-n zuzendaritza-ardurak edo erantzukizun teknikoak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako pertsonei, klusterrei, aholkularitzei eta abarrei eta ZTBESko eragileei zuzenduta dago.

Aldebiko bilerak CDTIren NCPrekin

Informazio-saioaren ondoren, erakunde interesdunek aldebiko bilera eskatu ahal izango dute CDTIko ordezkariekin, beren ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko. Horretarako, izena emateko formularioaren informazioa ekainaren 12a baino lehen bete beharko da.

Egitaraua

9:30Ongi etorria
Cristina Oyón. SPRI Taldeko zuzendari nagusiaren ondokoa.
9:45Horizonte Europako Cluster 5 Energia. 2025ko deialdiak.
Cristina Garrido, Energia Harremanetarako Puntu Nazionala, CDTI.
10:15Energia arrakasta-kasua
H2SITE 
10:30Horizonte Europako Cluster 5 – Mugikortasuna. 2025eko deialdiak
Juan Francisco Reyes, Mugikortasun Harremanetarako Puntu Nazionala, CDTI.
11:00Mugikortasun arrakasta-kasua
HERFUSE proiektua
Pablo Martínez – Business Development & Programs Director. IDEC, S.L.
11:15Networking Kafea
11:45Hirien Europako Misioa – 2025eko deialdia eta beste berri batzuk.
Luisa Revilla – Aditua eta Harremanetarako Puntu Nazionala Hiri Misioan, CDTI.
12:05CEPT – Clean Energy Transition Partnership, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko I+G+b-ko nazioko eta eskualdeko programen lankidetza
Cristina Ugarte. Berrikuntzako teknikaria. SPRI
12:25BDIH (Basque Digital Innovation Hub): euskal enpresen eraldaketa digital eta jasangarria sustatzea teknologiaren bidez
Susana Larrea, Enterprise Europe Network, SPRI
12:40Enterprise Europe Network sarearen zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako
Susana Larrea, Enterprise Europe Network, SPRI
13:15Jardunaldiaren amaiera / NCPek egindako proposamenen berrikuspenen hasiera
13:15-15:00Aldebiko bilerak CDTIrekin
Horizonte Europa

Partekatu albiste hau

Presentziala

eka. 16

09:30 - 15:00 CEST

Auditorio Spri, Bilbao (Bizkaia)

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

SPRIk Taldea, BEAZek eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Hurrengo ekitaldiak