SPRIk eta Innobasquek, Enterprise Europe Network-eko (EEN Basque) euskal partzuergoko kideek, jardunaldi hau antolatu dute Eusko Jaurlaritzarekin, Basque Health Cluster, BIOEF, CDTI eta FECYT erakundeekin lankidetzan. Jardunaldiaren helburua da euskal erakundeek osasunaren arloan nazioarteko I+G+b arloko lankidetza-proiektuetan parte har dezaten sustatzea. Saioan aurkeztuko dira programa hauen hurrengo deialdiak (2025): Osasunaren eta Minbiziaren Misioaren Horizonte Europako 1. Klusterra, Europako partenariatuak, EIC Pathfinder Challenges, EIC Transition programa eta Osasun Berritzailearen ekimena.

Gainera, jardunaldian zehar, Vicomtech, Tecnalia eta CIC nanoGUNEren arrakasta-kasuak erakutsiko dira programa ezberdinetan, Enterprise Europe Network-en laguntza-zerbitzuak zehaztuko dira, baita BDIHren Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren Nodoaren aukerak ere.

Jardunaldia I+G+b-n zuzendaritza edo teknika-ardurak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako kideei zuzenduta dago, bai eta euskal osasun-sistemako eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei ere.

Aldebiko bilerak CDTI y FECYTren NCPrekin:

Informazio-saioaren ondoren, erakunde interesdunek aldebiko bilera eskatu ahal izango dute CDTIko eta FECYTeko ordezkariekin, beren ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko. Horretarako, izena emateko formularioaren informazioa bete beharko da otsailaren 23a baino lehen.

Egitaraua

9:30 – 9:45Ongi etorria eta sarrera
Iñaki Gutierrez Ibarluzea. Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailean.
9:45 – 10:15Finantzaketa-aukerak Horizonte Europako 1. Klusterrean – Osasuna / Minbiziaren Misioa¡
2025eko Lan Programaren deialdietan parte hartzeko alderdi praktikoak
Marta Marín, Osasun Harremanetarako Puntu Nazionala, FECYT.
10:15 – 10:45Arrakasta-kasuak HE
CARAMEL proiektua (1. klusterra – Osasuna)
Iván Macía, Osasun Arloko zuzendaria, Vicomtech Fundazioa

ECHoS proiektua (Minbiziaren Misioa)
Olatz Murua, Osasun Unitateko I+Gko kudeatzailea, Tecnalia.
10:45 – 11:15Kafea – Networking
11:15 – 11:45EIC Pathfinder Challenges eta EIC Transition
Marta Marín, Osasun Harremanetarako Puntu Nazionala, FECYT.
11:45 – 12:00Arrakasta-kasua
TextaDNA proiektua (EIC Pathfinder Challenges)
Ainara García Gallastegui, Teknologia Transferentziako zuzendaria. CIC nanoGUNE.
12:00 – 12:301. Klusterreko Partenariatuak – Osasuna – Partenariatuen ikuspegi orokorraAinhoa Martín Pagola. I+G+b Nazioarteko Proiektuen Kudeatzailea. BIOEF.
12:30 – 13:00Innovative Health Initiative (IHI)
Marta de Diego, Osasun Harremanetarako Puntu Nazionala, CDTI.
13:00 – 13:15Arraskasta-kasua
13:15 – 13:30Enterprise Europe Network sarearen zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako
Susana Larrea. Enterprise Europe Network. SPRI.
13:30 – 13:45BDIH – Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren nodoaren aukerak
Susana Larrea. SPRI.
13:45Jardunaldiaren amaiera
13:45 – 15:00Aldebiko bilerak CDTI eta FECYTekin.
NCPen proposamenak berrikustearen hasiera.
Horizonte Europa

Partekatu albiste hau

Presentziala

mai. 29

09:30 - 15:00 CEST

Berrkuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque - Zamudio

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

SPRIk Taldea, BEAZek eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Hurrengo ekitaldiak