Prestatzailea

Javier Medina Antón. Qi EUROPEko CEO-a.

Ekonomialaria, finantzetako espezialitatea. Negozio Energetikoetako eta PDGko masterra, IESE Business Schoolen. Madrilgo Ekonomisten Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Erkidegoko enpresa-mentore ziurtatua eta Europako Batzordeko Women Leadership programako mentorea. 1995 urtetik geroztik, bere lanbide karrera garatu du negozio-eredu berrien diseinu eta garapen estrategikoan (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioak, errentagarritasunak eta kostuak, seed & startup kapitala, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea), teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+b proiektuak (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, DFC eta Venture Capital Method balorazioa, egituraketa, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), bai eta I+G+b proiektuak idatzi, kudeatu eta justifikatzea ere, eta negozio berriak garatzea (merkatua erakartzea, dibertsifikatzea, hazkundea eta nazioartekotzea) ingurune digital/teknologiko/industrialetan, berrikuntzan eta produktu eta zerbitzu teknologiko berrien garapenean erantzukizun zuzena dutenetan.

Ikaskuntza-helburuak:

  • Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programa berria, egitura, helburuak, modalitateak, aurrekontua eta abar ezagutzea.
  • Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programak finantzatutako Pillar 2ko proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko prozedura nagusiak ezagutzea.
  • Ondo bereiztea azpikontratazioa eta ondasun eta zerbitzuen erosketa.
  • Gastu kategorietan justifikazio-akats nagusiak saihestea, batez ere langileei eta ekipoen amortizazioari dagokienez.

Prestakuntzaren edukia:

  1. Lehenengo urratsak.
  • Partzuergoaren akordioa. Edukia, eredu eta aldaketa nagusiak Europako Batzordearekin negoziatzen den bitartean.
  • Dirulaguntzetarako hitzarmena (Grant Agreement).
  • Grant Agreement Preparation (GAP). Izapide eta erantzukizun administratibo, legal eta ekonomiko-finantzarioak.
  • Ezinbesteko dokumentazioa eta kudeaketako eta justifikazioko gutxieneko funtsezko kontzeptuak erabiltzea.

 

  1. Proiektuak kudeatzeko eskemak.
  • Pertsonak eta ekipoak (kontratazioak, kudeaketa-tresnak, denborak edo kalitatea ez betetzea, gatazken kudeaketa, nazioz gaindikoa, bazkideak aldatzea, erabakiak hartzeko sistemak, etab.).
  • Sarrerak eta gastuak.
  • Egiaztatzea, mantentzea, background, foreground, erabilera-kontzeptuak, zeharkako erabilera, sarbide-eskubideak, eskubideen mailegua, jabetza partekatua.
  • Eragiketak / Kudeaketa-organoak.
  • Azpikontratazioak (irismena eta muga teknikoak, finantzarioak, eska daitekeen dokumentazioa, lehiakortasuna eta lehia askea, etab.).
  • Proiektuaren kontrol-, jarraipen- eta barne-ebaluazioko metodoak.

 

  1. Proiektuen justifikazioa.
  • Justifikazio dokumental eta finantzarioaren funtsezko alderdiak (fakturak, produktuak, I+G, publizitatea, gastu txikiak).
  • Araudia eta arazoak kategorien arabera (langileak, bidaiak…).
  • Genero berdintasuna, etika, ingurumena, etab.
  • Justifikazioko baldintza teknikoak eta finantzaketa-baldintzak. Eragile nagusiak.
  • Arazoei aurrea hartzeko irizpideak eta tresnak.
  • Epeak luzatzea eta hasierako baldintzak aldatzea.
  • Ikuskapen-ziurtagiriak.
  • Finantza-bermeak eta Europako Batzordearekiko konpromisoak.
  • Ordainketa-etendura, zehapenak eta itzulketak.
  • Eurotik kanpoko herrialdeetako bazkideak. Ezarri beharreko kanbio-tasak eta araudia.

Norentzat:

Euskal enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileentzat soilik:

  • Horizonte Europarako I+G+Bko proiektu europarrak prestatzeko beharra edo interesa dutenentzat.
  • Horizonte Europako programetan I+G+B proiektuak aurkezten, kudeatzen eta justifikatzen eskarmentua dutenentzat.

* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Maiatzak 19, 9:00etatik 14:00etara

Maiatzak 26, 9:00etatik 14:00etara.

Partekatu albiste hau

Presencial

mai. 19

09:00 - 14:00 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.

Leku kopurua
30

Iraupena
10h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia