Prestatzailea

Ibon Zugasti. Prospektiker-eko Managing Director
Enpresen Kudeaketan eta Administrazioan lizentziatua eta Zuzendaritza Estrategikoan Masterra Deustoko Unibertsitatean. 1999tik plangintza estrategikoari eta prospektibari loturiko proiektu ugari zuzendu du. Plan sektorialak eta enpresako plan estrategikoak lantzeko prozesu ugaritan parte hartu du (Telefónica, Repsol, Mondragon Korporazioa, Iberdrola, Guggenheim), eta hainbat herrialdetako sektore publikoan (Uruguai, Kolonbia, Kuba, Kanada, AEB) eta Europar Batasunean (Europako Batzordea) prospektibako eta estrategiako hainbat proiektu landu ditu.

Rodrigo Dal Borgo. Prospektiba Estrategikoko aholkularia
Prospektiba estrategikoan, aurre hartzeko gobernantzan eta berrikuntza publikoan espezializatutako aholkularia eta ikertzailea da. ELGArekin (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) kolaboratu du hainbat herrialdetan (Irlanda, Portugal, Estonia, Malta, Italia eta Lituania) prospektibako eta plangintza estrategikoko gaitasunak sendotzeko proiektuetan. Bere lanean, agertokiak, aurre hartzeko adimena eta AAn oinarritutako tresnak bateratzen ditu, berrikuntzako eta erabakiak hartzeko prozesuak bideratzeko. Deustoko Unibertsitateko irakaslea ere bada, etorkizuneko agertokiak eraikitzeko prozesu parte-hartzaileak bideratzen aritzen da erakunde publikoentzat, pribatuentzat eta hirugarren sektorekoentzat.

Ikaskuntza-helburuak

  • Etorkizunen pentsamendua zer den eta erakundeen berrikuntzarako eta lehiakortasunerako zer garrantzi duen ulertzea.
  • Aurrez ezarritako aurresuposizioak auzitan jartzea eta birplanteatzea.
  • Zaintzatik prospektibako beste tresna batzuen erabileran bidea egitea eta aurrerapausoak ematea.
  • Prospektibako tresna sofistikatuago batzuei buruzko oinarrizko ezaguerak eskuratzea.
  • Etorkizuneko agertokien inguruko ariketak nola egiten diren ikasteko ezaguera teoriko eta praktikoak eskuratzea, horien bidez enpresetan metodologia hori ezartzeko, erabakiak hartzeko prozesuan lagungarri izan dadin.

Ikaskuntzaren edukiak

Etorkizuneko agertokiei buruzko oinarriak.

  • Zer den prospektiba estrategikoa eta zergatik den garrantzitsua berrikuntza-prozesuan.
  • Zer diren etorkizuneko agertokiak, zertarako balio duten eta nola eraikitzen diren.

Taldeko ariketa praktikoa etorkizuneko agertokiak lantzeko.

  • Ingurune estrategikoaren mapa egitea.
  • Agertokiak eraikitzeko ziurgabetasun kritikoak identifikatzea eta polarizatzea 2×2 matrize batean.
  • Funtsezko lau agertoki/narrazio eraikitzea, testuinguru konplexuak eta ziurgabeak abiapuntu hartuta.

Oharra:

Innobasqueko bazkide diren erakundeek soilik trebakuntza jaso ondoren jarraipen pertsonalizatua egiteko aukera izango dute.

Nori zuzendua

  • Enpresen barnean arlo hauekin loturiko ardurak edo funtzioak dituztenentzat: berrikuntza, estrategia, lehiakortasunerako zaintza eta adimena eta negozio-garapena.

Bereziki gomendatua erakunde hauentzat:

  • Erabakiak hartzeko, lehendik ingurunean gertatutako aldaketen aurrean adi daudenentzat eta ingurunea zaintzeko jarduerak modu sistematizatuan egiten dituztenentzat.
  • Berrikuntzako jardueren eta proiektuen garapenean esperientzia dutenentzat.
  • Etorkizunari begiratzen diotenentzat eta ikuspegi hori beren erabaki estrategikoetan nola txertatu jakin nahi dutenentzat.
  • Etorkizuneko agertokiak beren jardueran txertatzeko kezka edo behar espezifikoa dutenentzat.

* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presencial

urr. 28

09:30 - 13:30 CEST

Zamudio/Derioko campusa – Euskadiko Parke Teknologikoa

Programa osoa
PDF 137,97 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

[email protected]

Telefonoa: 944 209 488

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.