INTERBIAK BIZKAIAk, ACLIMAk eta BATek atsegin handiz aurkezten dute Ingurumen Korridorea proiektuan oinarritutako baterako ekitaldi bat. Topaketa horretan, korridore hori garatzeko giltzarri diren estrategia eta ikuspegia azalduko dira, eta hark ingurumen-iraunkortasunean duen garrantzia nabarmenduko da, baita ekonomia zirkularraren aldeko azpiegituren diseinuan, egikaritzean eta erabileran duen garrantzia ere.
Helburua da ingurumen-iraunkortasuneko proiektuak sortzeko, diseinatzeko eta ezartzeko erronkak, teknika berritzaileak eta onurak aztertzea, ekonomia zirkularrarekin lerrokatutako politikak eta estrategiak dinamizatuko dituen espazio erakusle publiko-pribatu bat sortuz.




