Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek eta SPRIk, Enterprise Europe Network (EEN Basque) partzuergoko kideek, jardunaldi hau antolatu dute Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroarekin (CDTI) lankidetzan. Topaketaren helburua da 2026ko Horizonte Europako deialdietarako proposamen lehiakorrak prestatzen laguntzea, bereziki 4. Klusterra – Industria eta Clean Industrial Deal-eko deialdi horizontaletan.
Saioan, CDTIko Nieves González izango da hizlaria; hurrenez hurren, 4. Klusterra – Industria arloko Espainiako ordezkaria. Proposamen sendoak prestatzeko funtsezko alderdiak aurkeztuko dituzte, besteak beste:
· A ataleko berrikuntzak
· Eragina (DEC eta business case) egituratzeko gomendio praktikoak
· Ebaluazio irizpideak eta berdinketa-hausteko irizpideak
· 2026ko Clean Industrial Deal deialdien aukerak eta berezitasunak
Era berean, CDTIko NCPak eskuragarri egongo dira aldebiko bilerak egiteko. Bertan, 4. Klusterra – Industria arloko 2026ko martxoko ebaketa-datara begira prestatzen ari diren proposamenak aztertu ahal izango dira, baita Clean Industrial Deal-era (2026ko iraileko itxiera) bideratutako proiektu-ideiak kontrastatu ere.
Ikuspegi erabat praktikoarekin, tailerrak orientazio zuzena, aholku aplikagarriak eta zalantzak argitu zein proposamenak CDTIko adituekin balioztatzeko benetako espazioa eskaintzen ditu. Gainera, jardunaldi honek aukera paregabea eskaintzen du laguntza profesionala jasotzeko eta proposamenen banakako berrikuspenetan parte hartzeko, 4. Klusterra – Industria arloko NCPen eta EEN taldearen aholkularitza aditu eta pertsonalizatuarekin, proposamenen kalitatea hobetzeko eta arrakasta-aukera handitzeko.
Egitaraua
| 9:30 | Tailerraren hasiera. Helburuak eta funtzionamendua. |
| 9:40 | 4. Klusterra – Industria deialdiak. Testuingurua. 4. Klusterra – Industria taldea. CDTI. |
| 10:00 | Proposamenaren A atala. Berrikuntzak. 4. Klusterra – Industria taldea. CDTI. |
| 10:20 | “Eragina” atala proposamenean. DEC, Business Case. 4. Klusterra – Industria taldea. CDTI. |
| 10:40 | Ebaluazio prozesuaren berrikuspena. Berdinketa-hausteko irizpideak. 4. Klusterra – Industria taldea. CDTI. |
| 11:00 | Clean Industrial Deal deialdiak. 4. Klusterra – Industria taldea. CDTI. |
| 11:20 | Galderak eta eztabaida. 4. Klusterra – Industria taldea. CDTI. |
| 11:40 | Enterprise Europe Network sarearen zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako. Nora Ibáñez. Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. |
| 11:50 | Kafea – Networking-a |
| 12:15 | ALDEBIKO BILERAK -Proposamenen berrikuspena (agiriak aldez aurretik bidalita, martxoaren 9ra arte) -Proiektu-ideen kontrastea 4. Klusterra – Industria taldea. CDTI. |
| 14:30 | TAILERRAREN AMAIERA |
* Proposamenak berrikusteko aldebiko bilerak: 4. Klusterra – Industria arloko Harremanetarako Puntu Nazionala kide batekin proposamenen berrikuspena egin ahal izango da aldebiko formatuan. Interesdunek Horizonte Europa egiturari jarraituz egindako proposamen-zirriborroa bidali beharko dute 2026ko martxoaren 9a baino lehen, helbide honetara: [email protected].
Bilera hauek honako lehentasun-hurrenkeraren arabera kudeatuko dira:
1. Euskal erakundeek koordinatutako proposamenak
2. Euskal erakundeen parte-hartzea duten proposamenak, aldebiko bilera eskariaren hurrenkeraren arabera
3. Clean Industrial Deal-eko proiektu-ideen kontrastea
Bileretako ordutegiak posta elektronikoz jakinaraziko dira aldez aurretik.
Presencial
mar. 12
09:30 - 14:30 CEST
Parque Tecnológico de Bizkaia, Sala Lekandene. Laida Bidea 214, Zamudio
Harremanetan jarri
Agencia Vasca de la Innovación




