Innobasque argitalpenak
2013 , urtarrila - 29
Adinaren kudeaketa Euskadiko erakundeetan gidaliburua
Azken urteetan ekimen ugari garatu dira adinarekin eta enpleguarekin zerikusia dutenak, ikuspegi desberdinetatik eta helburu desberdinekin landuta. Bilakaera demografikoak eta haren ondorioak –lan-merkatuan sartzen diren gazteen kopurua murriztea, pentsio-sistemen gaineko presioa…– ekimen horietako askoren oinarrian izan dira, neurri handia batean Europako Batasunak bultzaturik.
2012 , abendua - 18
Minutu bat berrikuntzarako
Hala esan ohi dugu, minutu bat da,ez da ezer kostatzen. Behar bada ez du esan nahi askorik gure bizitzan, baina:
Zergatik alferrik galdu beti hain lanpeturik egonik? Zertan inbertitzen duzu zeure denbora?
Berrikus ezazu zertan kontsumitzen diren zure eguneko minutuak.
Zenbat ematen diozu denbora-lapurretari: letxe txarra, kritika ez eraikitzaileak…? Plantea al dezakezu minutu eraikitzailetan hura inbertitzea edo eraldatzea?
Eralda itzazu kritika ez eraikitzaileak aldaketa-aukera izatera. Kontua ez da gehiago inbertitzea, baizik eta ohiturak aldatzea agian denbora alferrik galarazten dizunarekiko eta kalitate-denbora, eraikitzaile eta eraldatzaile bihurtzea.
2012 , azaroa - 23
2011 Mundu Itunaren Aurrerapen Txostena (EGE/RSE)
<p>2012ko urrian 2011 Mundu Itunaren I. Aurrerapen Txostena aurkeztu dugu, eta bertan gure konpromisoa azaldu dugu Nazio Batuen Mundu Itunaren helburuekin eta printzipioekin, eta gure stakeholder-en eta oro har euskal gizartearen interesekin.</p>
2012 , urria - 1
Euskal I+G+b europan – Koaderno estragikoa 2011
7. Esparru Programa (FP7) banatu den bi aldietako lehena bete ondoren, Eusko Jaurlari tzako Industria, Berrikun tza, Merkatari tza eta Turismo Saileko Teknologia Zuzendari tzak, europar I+G+b-ko jardueretan euskal partaide tzarako 2006an planteatu ziren helburuen berrikuste bat egiteko . Horregatik, Koaderno Estrategikoaren berrikuste honek errealismo handiagoarekin bistara tzea ahalbide tzen du nola ikusten diren I+G+b-aren europar fi nan tzazio-fun tsetarako euskal erakundeen sarbide-ikuspegiak.
2012 , uztaila - 25
ITEM 3 – Brand and Values
Zenbaki honetan, Richard Barrett-ek erakundeko kulturaren eta balioen garrantziaz hitz egiten digu. Honako hau sostengatzen du: kultura hori sostengatzen duten sinesteak bat baldin badatoz enplegatuenekin, horiek suhar eta motibazio handiagoa erakutsiko dute, eta horrek negozio-emaitza hobeak eragingo ditu. Gainera Kultura guztiz moldakorrak dituzten enpresen adibideak ikusiko ditugu eta berrikuntza teknologiko jasangarriko bost joerak ezagutuko ditugu.
2012 , uztaila - 25
Jarduera-txostena, 1. seihilabetea 2012
2012. urteko lehen jarduera-txostenan zenbait berritasun sartu ditugu, hala nola haren seihileko-izaera. Hala ere, nabarmengarriena erakunde bazkideek hartzen duten gero eta protagonismoa handiagoa da, sail berriak erantsi zaizkiolarik. “Seihilekoko protagonistak”, “5 gako honetarako…”, “Partekatu egin nahi dut” eta txostenaren azalaren diseinua zenbait berritasun dira.










