Formakuntza Berrikuntzan 2026
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak 2026-2030 aldirako Plan Estrategiko berrian, ibilbide-orri bat definitu du, Euskadik aurre egin beharreko erronka eta aukera berrietara egokitua, nazioarteko lehia gero eta handiagoa den testuinguru batean.
Esparru estrategiko berri horren ildotik, “Berrikuntzako Prestakuntza” programak katalogo berritu bat aurkezten du bigarren seihilekorako, prestakuntza-proposamen praktikoekin eta ekintzara bideratuta, erakundeen egungo erronketara egokituta.
Programa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemako erakunde eta eragile guztiei irekita dago. Prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten Innobasqueko erakunde bazkideek laguntza zerbitzu bat izango dute ondoren, ikasitakoa aplikatzea errazteko eta erakundean duen eragina maximizatzeko diseinatua.
Ikastaroak Europako Ikerkuntza eta Berrikuntza Eremuarekiko konexioa sendotzeko eta hor sortezen diren aukerak aprobetxatzeko
Ezagutu gehiago



