Eskertzen diot Innobasqueri igaro berri ditugun garai zail eta ezezagun hauetan berrikuntzari buruz gogoeta hau partekatzeko aukera eman izana. Tentagarria da geldiune bat egitea berrikusteko pandemia honi zer-nola erantzuteko gai izan garen eta izaten ari garen erakundeak, enpresak eta gizartearen bera. Gure jokaera zein izan den jakiteko azterketa azkar bat badugu, eta begien bistakoa da erantzun eraginkorrenak eta erabakigarrienak berrikuntzarekin lotutako hainbat joeraren eskutik iritsi direla.

Erantzun eta soluzio berriak eman behar izan ditugu halabeharrez, unean uneko beharrizanei berariaz egokituak, inprobisazio puntu batez; izan ere, ez genuen jokabidea erakusteko eskulibururik, ez eta arrakastazko erreferentzia-kasurik ere, eta birusak inoizko bortitzen astintzen zuen zurrunbilo hartan, enpresa-ehunak eta sistema teknologikoak, beste behin ere, maila eman dute eta osasun-larrialdiak eskatzen zituen soluzioak bilatu dituzte. Hauek izan dira soluzio horietako batzuk: industria-ekoizpeneko inguruneetan babes- eta segurtasun-protokoloak ezartzea, Euskadi covid-aren aurkako txertoaren etorkizuneko fabrika gisa posizionatzea edota larrialdi-egoerara bideratutako ekoizpena dibertsifikatzea. Hemos visto casos de libro de auténtico intraemprendimiento, la constitución de una comunidad de makers con un espíritu colaborativo digno de elogio y ha aflorado de manera rotunda un compromiso social por parte de la industria cuya eficacia ha sido posible, precisamente gracias al valorar añadido de la innovación.

Itxialdi sozialak eta “arintze”-prozesuak enpresa-kudeaketarako molde berriak ekarri dituzte, eta, horien arabera, giza baliabideen arteko harremanak baldintzaturik gertatu dira nahitaezko telelanaren eraginez. Etxeetatik egindako lan hau ez da izan, agian, izan zitekeen eredugarriena; izan ere, familiei zailtasun handiak eragin dizkie etxetik aritu beharrak. Zenbait unetan, egoera zela eta, lan bolada gogorrak gainezka egin du, eta sarri askotan ordutegi mugarik gabe. Horregatik, badakigu iraganaren eta geroaren arteko mugarri bat izango dela. Urrutira gabe, prozesu akademiko eta profesionaletan tresna telematikoak ezartzeak eta orokortzeak aukera berriak zabaltzen dizkigu digitalizazio-prozesuan aurrerapauso azkarragoak emateko. Alde horretatik, bizitzea egokitu zaigun esperientzia hau prozesatzeko unea da, eta teknologia berrietan oinarritutako lan-sistema bat egituratzeko unea, horren bidez ekoizpena hobetzeko, bai, baina baita pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ere.

Guzti-guztiok astindu gaituen pandemia honek azkartu egingo ditu, inondik ere, Euskadik xede dituen hiru erronka eraldatzaileak: digitalizazioa, klima-aldaketa eta trantsizio energetikoa eta pertsonen prestakuntza eta kapitalizazioa.

Osasun-krisiak berealdiko krisi ekonomikoa eragin du. Inpaktua izugarria izan da, eta denbora, baliabideak eta ahalegin handia beharko ditugu oraindik ere irekita dauden zauriak sendatzeko, baina jakitun gara covidaren aurreko aroan egiten ari ginen bidea ezin dugula alde batera utzi. Berrikuntza ezinbestekoa izango da, orobat, beste kudeaketa-eredu bat bideratzeko, orainean ezinbestekoa dena eta etorkizunerako garrantzitsua izango dena uztartuko dituen eredu bat.

Partekatu albiste hau

Harremanetan jarri

Arantxa
Tapia
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua eta Innobasqueko lehendakariordea
Gobierno Vasco/ Innobasque

Hurrengo ekitaldiak