Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Berrikuntzaren Saria jaso du ARBIGI Enpresa Sarien hirugarren edizioan, ostegun honetan, azaroak 12, Getxon. Sariak “Agentziak euskal enpresetan berrikuntzaren kultura sustatzen egindako ekarpena eta enpresa sarearen, administrazio publikoen eta eragile zientifiko-teknologikoen arteko lankidetza indartzeko egindako lana” aitortzen ditu.

Imanol Rego Innobasqueko presidenteak jaso du aitorpena, Agentziaren eta hura osatzen duten erakundeen izenean.

ARBIGIri buruz

ARBIGI irabazi-asmorik gabeko euskal enpresa-elkartea da, 2014an sortua. Hiru lurralde historikoetako enpresak biltzen ditu, eta lankidetza, ezagutza-trukea eta negozio-aukeren sorrera sustatzen ditu, batez ere ETEen eta mikroETEen artean.

Elkarteak, bere Enpresa Sariekin, Euskadiren garapen ekonomikoan eta bere ehun produktiboaren aurrerabidean laguntzen duten pertsonen, enpresen eta erakundeen ibilbidea aitortzen du.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.