Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, ongietorria eman dio AVIFESi — Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Familien Bizkaiko Elkartea —, erakunde bazkide berri gisa.
AVIFESen misioa da bizitza osoan zehar laguntza pertsonalizatua ematea Bizkaian gaixotasun mentala duten pertsonei eta haien familiei, autonomia pertsonala, bizi kalitatea eta komunitatean inklusioa lor dezaten. Pertsona horiek eskubide osoko herritar gisa aitortuak izan daitezen ziurtatzea du helburu.
1.400 familia baino gehiago ditu elkartuta — hau da, 7.000 pertsona inguru bere inguruan —, eta AVIFES erakunde erreferentea da Bizkaian, kolektibo horren eskubideen babesagatik, arreta integralagatik eta sustapenagatik, bai eta zilegitasun sozialagatik ere. Egunero zerbitzu sare zabal eta askotarikoa eskaintzen du, etengabe egokitzen dena, benetako gizarteratzea bultzatzen duena, osasun mentala sustatzen duena eta estigmaren aurka borrokatzen duena.

Ongi etorri!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago