Jardunaldi honetan, enpresako hainbat arlotan (merkatu berriak, ekoizpena, logistika…) hobetzeko apustua egin duten tokiko enpresa txiki eta ertainen kasu praktikoak ezagutuko dituzue. Enpresa horiek berrikuntza-prozesua nolakoa izan den kontatuko dute, hau da, premia/helburu bat detektatzetik hasi eta behar/helburu horri nola aurre egin zaion eta zer emaitza lortu dituzten arte.
Egitaraua
8:30-8:40 | Ongietorria eta irekiera. – Amaia Agirre, AUSOLAN Berrikuntza Korporatiboko Zuzendaritza |
8:40-9:00 | Nola kudeatu zure ETEaren berrikuntza: laguntza soluzioak. – Juncal Ibeas, VITORIA-GASTEIZKO UDALEKO Enpresa eta Industria zerbitzuburua – Luis Manero, INNOBASQUE Berrikuntzaren Euskal Agentziako ETEetako Berrikuntza zuzendaria |
9:00-10:00 | Gasteizen kokatutako ETEen berrikuntza kasu praktikoak: – José Ignacio Marquínez, Produktu Urratzaile Berrien eta Aplikazioen arduraduna. ABRASIVOS MANHATTAN – Alberto Bañuelos, zuzendari nagusia. AAC CENTRO DE ACÚSTICA APLICADA – Iker García, gerentea. INTERNACIONAL DE PRODUCTOS METÁLICOS Moderatzailea: Juncal Ibeas, VITORIA-GASTEIZKO UDALEKO Enpresa eta Industria zerbitzuburua |
10:00-10:30 | Kafe eta networkinga + Bisita COCINA CENTRAL MAGUIra. Enpresen eta bertaratutako eragileen arteko harremanak ezartzeko eta/edo sendotzeko espazioa. |
Presentziala
eka. 11
08:30 - 10:30 CEST
Cocina Central Magui, Larragana Kalea, 12, 01013 Vitoria-Gasteiz, Araba
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia