SPRIk eta Innobasquek, Enterprise Europe Network (EEN Basque) partzuergoko kideek, jardunaldi hau antolatu dute Eusko Jaurlaritzarekin, CDTIrekin eta Koordinazio Zentro Nazionalarekin (NCC-ES – INCIBE) lankidetzan. Digitalizazioaren arloan nazioarteko I+G+bko lankidetza-proiektuetan euskal erakundeen parte-hartzea sustatzea du helburu.
Saioan, digitalizazioaren arloan nazioarteko I+G+bko lankidetza-proiektuak aurkezteko dauden deialdiak azalduko dira: adimen artifiziala eta robotikoa, teknologia kuantikoak, konputazio-sistemak eta -plataformak, zibersegurtasuna, elektronika, fotonika, komunikazio aurreratuak, lurra behatzeko espazioa eta sistemak, hurrengo belaunaldiko internet-a, etab.
Bestalde, SPRI Taldeak Euskadiko eraldaketa digitala eta zibersegurtasuna finantzatzeko aukerak aurkeztuko ditu, baita Basque Digital Innovation Hub (BDIH) delakoaren zerbitzuak ere, enpresen eraldaketa digitala eta jasangarria sustatzeko. Amaitzeko, Enterprise Europe Network-ek euskal enpresei I+G+b nazioartekotzeko ematen dizkien laguntza-zerbitzuen berri emango da.
Jardunaldia I+G+b-n zuzendaritza-ardurak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako pertsonei, klusterrei, aholkularitzei eta abarrei eta ZTBESko eragileei zuzenduta dago.
Informazio-saioaren ondoren, erakunde interesdunek aldebiko bilerak eskatu ahal izango dute CDTIko eta/edo INCIBEko ordezkariekin, beren ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko. Horretarako, [email protected] helbidera mezu bat bidali beharko da, bilera norekin egin nahi den adieraziz.
Egitaraua
| 9:30 | Ongi etorria |
| 9:45 | Finantzaketa-aukerak Horizon Europe-n 2026an – 4. Klusterra, Digitala Fernando Martín Galende. Harremanetarako Puntu Nazionala. CDTI |
| 10:30 | Arrakasta kasua – Horizon Europe 4. Klusterra Romain proiektua “Development of a robotic maintenance system for wind turbine blades”. Albert Senen. ALERION TECHNOLOGIES, S.L. |
| 10:45 | Kafea |
| 11:15 | NCC-ES: Zibersegurtasuneko finantzaketa-aukerak Europa Digital Programan Lucía Haro Ruiz. Koordinazio Zentro Nazionala (NCC-ES) – INCIBE |
| 11:45 | Arrakasta Kasua – Digital Europe Programme: EMPOWER “Uptake of new generation AI Powered Investigative tools for LEAs” proiektua. Xabier Garcia de Kortazar. TREBE LANGUAGE TECHNOLOGIES S.L. |
| 12:00 | Eraldaketa digitala eta zibersegurtasuna finantzatzeko aukerak Euskadin Guillermo Unamuno. Smart & Cyber saileko arduraduna. SPRI |
| 12:30 | BDIH (Basque Digital Innovation Hub): teknologia digitalak txertatzeko laguntza, euskal enpresen eraldaketa digitala eta jasangarria sustatzeko Susana Larrea. SPRI |
| 12:45 | Enterprise Europe Network sarearen zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako Susana Larrea. Enterprise Europe Network. SPRI |
| 13:15 | Jardunaldiaren amaiera |
| 13:15 – 15:00 | Aldebiko bilerak CDTIko Harremanetarako Puntu Nazionalekin eta INCIBErekin, hala eskatuz gero |
Presencial
mar. 4
09:30 - 15:00 CEST
Auditorio SPRI, Edificio Plaza Bizkaia Alameda Urquijo, 36, Bilbao, (48011) Bilbao, Bizkaia
Harremanetan jarri
Agencia Vasca de la Innovación




