Euskadik parte hartzen duen M-ERA.NET 2026 deialdia zabalik dago jada, eta material aurreratuetan eta baterien teknologietan I+Gko nazioz gaindiko proiektuak finantzatuko ditu.
Espainiako erakundeentzako finantzaketa baldintzak eta arauak ezagutzeko, eman izena webinar informatibo honetan, datorren martxoaren 24an, AEIk, FECYTek, SEKUENSek eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta.
Saioan zehar honako hauek aurkituko dituzu:
✔️ Ezagutu deialdiaren gakoak eta arlo tematikoak
✔️ Argitu zure zalantza guztiak deialdia finantzatzen duten agentzietako ordezkariekin
Proiektu bat aurkeztu nahi baduzu, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak aholkularitza eta laguntza eskaintzen du eskaera-prozesuan.
Kontaktua: Judith de Prado [email protected] | 944 209 488
Egitaraua
| 11: 00 – 11:10 | Ongietorria eta sarrera M-ERANET Raquel Fernández (AEI/FECYT) |
| 11:10 – 11:20 | M-ERANET 2026 deialdiaren alderdi orokorrak Juan Antonio Anta (AEI) |
| 11:20 – 11:30 | SEKUENSen eskatzaileentzako arauak Ana Elena Fernández Monzón (SEKUENS) |
| 11:30 – 11:40 | Eskatzaileentzako arauak – Eusko Jaurlaritza / Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia Eneko Olea (SPRI Taldea) eta Judith de Prado (Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia) |
| 11:40 – 11:50 | Eskatzaileentzako arauak eta araudia – AEI Beatriz Gómez (AEI) |
| 11:50etik aurrera | Galdera-erantzunen saioa Argitu zure zalantza guztiak deialdia finantzatzen duten agentzietako ordezkariekin |
Online
mar. 24
11:00 - 13:00 CEST
Online
Harremanetan jarri
Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque




