Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta SPRI Taldeak antolatu dute jardunaldia, Eusko Jaurlaritzarekin, CDTIrekin, Basque Health Clusterrekin, BIOEFekin eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoarekin lankidetzan. Jardunaldiaren helburua da euskal erakundeek osasunaren arloko nazioarteko I+G+Bko lankidetza-proiektuetan parte har dezaten sustatzea.
Ekitaldian, Osasunari buruzko 1. Klusterraren eta Horizonte Europako Minbiziaren Misioaren hurrengo deialdien edukiak, Europako lankidetzak, EIC Pathfinder Challenges eta EIC Transition programa eta Osasun Berritzailearen ekimena aurkeztuko dira.
Gainera, jardunaldian hainbat programatan arrakasta izan duten kasuak ikusi ahal izango dira, eta Enterprise Europe Network-en laguntza zerbitzuak zehaztuko dira, baita BDIHren Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren Nodoaren aukerak ere.
Jardunaldia I+G+b-n zuzendaritza-erantzukizunak edo erantzukizun teknikoak dituzten enpresetako eta enpresa-elkarteetako pertsonei zuzenduta dago, baita Euskal Osasun Sistemako eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei ere.
Egitaraua
| 9:30 | Ongi etorria |
| 9:45 | 1. Klusterraren testuingurua eta finantzaketa-aukerak 2026-2027 urteetan Marta Gómez Quintanilla. Horizonte Europako Osasun Klusterraren Ordezkaria. CDTI |
| 10:30 | Arrakasta kasua – Horizon Europe 1. Klusterra “Therapeutic Epigenetic Enhancement of Innate Immunity to Effectively Combat Antimicrobial Resistance” IN-ARMOR proiektua. Ángel del Pozo BioKeralty Research Institute |
| 10:45 | Horizonte Europako Minbizia Misioa Marta Gómez Quintanilla. Minbizia Misioaren Ordezkaria. CDTI |
| 11:15 | Kafea – Networking-a |
| 11:45 | EIC Pathfinder Challenges eta EIC Transition programak Pablo Fernández, EIC Pathfinder eta EIC Transition to Innovation-eko Harremanetarako Puntu Nazionala. UPC |
| 12:15 | Arrakasta Kasua – EIC iSenseDNA proiektuak “Computation driven development of novel vivo-like-DNA-nanotransducers for biomolecules structure identification”, CROSSBRAIN “Distributed and federated cross-modality actuation through advanced nanomaterials and neuromorphic learning”, eta SMARTdrugs “Supramolecular agents as radiotheranostic drugs” (EIC Pathfinder). Nerea Argarate. CIC biomaGUNE. |
| 12:30 | 1. Klusterraren Partzuergoak – Osasuna Ainhoa Martín Pagola. Nazioarteko I+G+b Proiektuen Kudeatzailea. BIOEF |
| 13:00 | Innovative Health Initiative (IHI) Marta Gómez Quintanilla. IHIko Ordezkaria SRGan. CDTI |
| 13:30 | BDIHren Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren Nodoaren aukerak Susana Larrea. BDIHko Koordinatzailea. SPRI Carmen Pastor. Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren Nodoaren Koordinatzailea. TECNALIA |
| 13:45 | Enterprise Europe Network sarearen zerbitzuak nazioarteko lankidetza sustatzeko Susana Larrea. Enterprise Europe Network. SPRI |
| 14:00 | Jardunaldiaren amaiera |
| 14:00 – 15:00 | Aldebiko bilerak CDTIko Harremanetarako Puntu Nazionalekin |
*Informazio saioa amaitu ondoren, interesa duten erakundeek aukera izango dute CDTIko ordezkariekin aldebiko bilera bat eskatzeko, proiektuaren ideia edo proposamena berrikusteko. Kasu horretan, mezu bat bidali beharko da [email protected] helbidera, bilera bat norekin hitzartu nahi den adieraziz.
Presencial
mar. 3
09:30 - 14:30 CEST
Parque Tecnológico de Bizkaia, Sala Lekandene. Laida Bidea 214, Zamudio
Harremanetan jarri
Agencia Vasca de la Innovación




